• 27 MAR 19

    Bi urteren ondoren, oraindik Irunek Alberto Larzabaleko gazteentzako alokairu apartamenturik gabe jarraitzen du

    Badira bi urte baino gehiago Eusko Jaurlaritzak, Alberto Larzabalen eta Aduana kalearen arteko bidegurutzeko partzelan gazteentzako alokairuko apartamentuen eraikuntza-proiektuaren lizitazioa iragarri zuela. Aspace eraikinaren ondoan joango liratekeen 43 etxebizitzak gainera 18 hilabeteko epe batean eta 4.671.155,16 euroko aurrekontu batekin eraikiko zirela iragarri zuten, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailburua den Iñaki Arriolak, Santano alkatearen babesarekin bat.

    Honen harira, gaurkoan Xabier Iridoy alkategaiak eta EAJ-PNVko bozeramaileak, hainbat kontu azpimarratu nahi izan ditu, “bi urteren ondoren, egun oraindik ez dugu ikusten altxaketa-adierazgarririk ezta eraikuntzarik ere eremuan. Horregatik, denbora tarte bat itxaron ondoren, Santano alkateari, bide formaletik, lursailek bizi duten egoera zein den eta bertako obrak ze egoeratan dauden informatzeko eskatu diogu. Baita Iñaki Arriolak Irunekiko hartu zuen konpromisoaren egoera zein den ere. Ze ez dugu ahaztu behar orain bi urte etxebizitza hauek data hauetarako prest egongo zirela ere esan zuela".

    Halaber, Iridoyk, indusketa duela ia bi urte bukatu ondoren, lanak aurrera egin ordez, guztiak egun berdin jarraitzen duela ikusteak sorrarazten dion ezustea nabarmendu nahi izan du, "are gehiago, oraintsu ikusi dugu, hasiera batean lursaila inguratzen zeuden hesi metalikoak aldatu egin dituztela, eta orain jarri dituztenak guztiz opakoak direla. Badirudi beraien eraginkortasuna eza ezkutatu nahian dabiltzala. Udalarekin eta hiriarekin hartutako konpromisoa, bertan behera geratu al da?” ohartarazi du Iridoyk.

    Egoera honen aurrean, EAJ-PNVk guzti honen inguruan informa dezan eskatu dio alkateari, eta ez beraiei soilik, hiritarrei ere noski, Irungo pertsona gazte askok ziurrenik etxebizitza hauek emantzipatzeko irtenbide gisa ikusi zituzten eta. Hortaz, hauek ere azalpenak merezi dituzte, "bizi proiektu bat garatzeko aukera zutela uste zuten pertsonek egun behintzat ezingo dira errealitate egin. Horregatik bere garaian, apartamentu hauen lizitazioa martxan jarri zela helarazi eta babestu zuen bezala, orain ere, sailburuari azalpenak eskatu beharko lizkiokeela uste dugu, geldialdi honen inguruan hiritarrei informazioa eskaini ahal izateko. Eta kontsulta egin badu, zergatik ez gaitu informatu?" esan du.

    Bestalde, hautagai jeltzaleak azpimarratu nahi izan du, "gardentasuna ez da berri onak soilik jakitera ematea, ezta egunero komunikabideetan ateratzea, gardentasuna hiritarren egunerokotasunean eragin dezakeen edozeren inguruko informazioa eskaintzea da, besteak beste. Horregatik, Santano alkateari erantzukizuna eskatu diogu, egin dezala alkate gisa, arduratu dadila bere hiriaren ongizateaz, hauteskundeak utz ditzala alde batera eta izan dadila gardena irundarrekin. Santano alkateak partzela honen errealitatea zein den jakitera eman behar du, baita etxebizitza hauen egoera zein den ere" adierazi du. 

    Bukatzeko, Xabier Iridoyk Santano alkateari bere erantzukizunetik apartamentu hauen eraikuntzaren gelditzearen zergatiak galde ditzala eskatu dio, "ez dugu ulertzen nola denbora guzti honetan, ez duen deus ere galdetu, ezta azalpenik eskatu. Lehen aipatu bezala, berri onak daudenean ongi dago informatzea, baina txarretan ere alkatea alkate da, eta hiritar guztien ordezkari gisa egin behar du lan, eta hauei informazioa helarazi behar die, hiriaren egoera erreala zein den jakin dezaten. Indibidualismoek eta sekretismoek ez dute inoiz funtzionatu, ez dituzte onurak ekartzen hirira”.