• 05 EKA 18

    Udal Gobernua, Hegoaldeko Ingurabidearen bigarren faseari hasiera ematera galdatzen dugu

    Bozeramaile jeltzaleak, erdi loturari eta lehen faseari jarraipena emateko Hegoaldeko Ingurabidearen bigarren fasearen proiektua idaztearen beharra aipatu du. Pasa den apirilak 27an, Gipuzkoako Foru Aldundiak, diputatu nagusiaren eta bide-azpiegituretako diputatuaren eskutik, A-8ko erdi-loturaren eta Hegoaldeko Ingurabidearen lehen fasearen finantzaketa baieztatu zituen.

    "Berri hau eta honen abiaraztea, baikorra iruditu zitzaigun guztiz, honek Iruni eta bertako hiritarrei hobekuntzak ekarriko dizkiolako. Gainera, adostuta dagoen bezala, Irungo Udalak lehen fase honetarako milioi bat euro bermatuko ditu" zehaztu du Xabier Iridoyk, Irungo EAJ-PNVko bozeramaileak. "Bi jarduketa hauek hiri zentrorako sarrera nagusiak jasaten duen trafiko handia arintzen lagunduko du eta egun GI-636an dagoen arazoa ere hobetuko du. Irunek, Txenperenean kokatuko den, sarrera eta irteera berria edukiko du".

    Hala ere, bozeramaile jeltzaleak uste du " Hegoaldeko Ingurabidearen lehen fasearen martxan jartzea ikusita, Irungo Udalak bigarren fasearen proiektuari hasiera eman beharko liokeela uste dugu. Irunen beharrezkoa den proiektu honek behar duen jarraipena izan dezan, baita sortatu daitezken oztopoei aurre hartzeko ere. Horretarako, honen eraikuntza datozen urteetan bermatu ahal izateko, 2019ko aurrekontuetan hainbat urtetako kontu saila sartu beharko litzakeela iruditzen zaigu, behin proiektua landu ondoren guztia ahalik eta denbora laburrenean gauzatu dadin. Irunek jazoerak behar ditu eta".

    Gainera, datozen egunotan udal Gobernuak 4,8 milioi euroko kreditu aldaketaren proposamena aurkeztuko du. Ondorioz, "EAJ-PNVtik, behin udal gobernuaren proposamena eskuratzen dugunean, aztertu eta Irun hobetzeko beharrezkoak iruditzen zaizkigun zuzenketak proposatuko ditugu" aipatu du Iridoyk. "Halaber, lehenago aipatu bezala, gure taldearentzat ezinbestekoa da udal gobernuak ahal bezain pronto Hegoaldeko Ingurabidearen bigarren fase honi hasiera ematea, horregatik aurkeztuko dugun zuzenketetako batek 4,8 milioi horien zenbateko bat, bigarren fasearen proiektua lantzera eta idaztera zuzenduko da".

    Bukatzeko, Xabier Iridoyk "alkateari orain arte erabili duen biktimismoa eta beste instituzioekiko emaitza gabeko liskarrak alde batera uzteko eskaera egiten diogu, honekin lortzen duen bakarra Irunen interesak kaltetzea besterik ez baita. Bada garaia gure hiriak hainbat urtetan jasan behar izan dituen mugikortasun arazo garrantzitsuak konpontzen hasteko. Hau baita benetan irundar hiritarrek behar dutena, eta ez emaitzarik gabeko etengabeko kritika hutsa" exijitu du.