• 05 URR 18

    Txomin Berria prest dago lehen auzotarrak hartzeko

    Txomin Berriaren lehendabiziko 60 etxebizitzetako giltzak urrian zehar emango zaizkie euren etorkizuneko jabeei. Hori aditzera eman du Donostiako alkate Eneko Goiak, gaur goizean auzo berri honetara egindako bisitan.

    Eta alkateak bisita egin du Construcciones Amenabar-eko arduradunekin batera. Izan ere, Amenabar da fase hau egiten ari den enpresa. Hain zuzen ere, Amenabar inguru honetan 610 etxebizitza eraikitzen eta sustatzen ari da. Eta auzoko hainbat kokapen egiteko lanak oso aurreratuta daude.

    Hortaz, hurrengo asteetan Txomineko auzotar berriek euren etxeetako giltzak jasoko dituzte eta, horrekin batera, auzoaren hirigintza-garapenari buruzko informazioa eta auzoaren ekipamenduen zein urbanizazio lanak amaitzeko aurreikusten diren epeak. Eta epe horren barruan daude Amenabarrek egingo dituen Espartxo zubia eta Ur Parkea.

    Lehendabiziko etxebizitza horien ondoren, urte amaierarako aurreikusita dago beste 247 etxebizitzen giltzak ematea. Eta 2019an beste 363ren giltzak emango dira. Horietatik 162 Udalak emango ditu eta Amenabarrek 201. Hortaz, 2019rako 610 etxebizitza eginda egongo dira.

    Eusko Jaurlaritzak sustatzen dituen 262 etxebizitzak, ordea, 2021 eta 2022 urte artean amaituko dira. Horrenbestez, Txomin berriaren lehen fasea amaituko da 872 etxebizitza berrien eraikitzearekin.

    Donostiako alkate Eneko GOiak azpimarratu du, Txominenearen hirgintza-garapena dela legealdi honetako helburuetako bat. Gogoratu behar da, legealdi hasieran Udala eta lur-sailen jabeen arteko akordioa lortu zela, eta legealdiaren amaieran lehendabiziko etxebizitzak emango direla.

    Era berean, Goiak honakoa azpimarratu du: "Txominenea da Udalak eskuartean duen hirigintza-garapen nagusiena. Eta Eusko Jaurlaritzak leku berean egingo dituen etxebizitzak ere kontuan hartuta, auzo berriak ia 900 etxebizitza izango ditu".

    Horren harian, Eneko Goiak segidakoa gaineratu du: "Baldin eta kontuan hartzen badugu hiriko etxebizitzen prezioa oso altua dela eta etxebizitza berriak egiteko oso aukera gutxi ditugula, oso albiste pozgarria da gaurkoa. Eta horren adibide da, etxebizitza hauek erosi dituzten pertsona gehienak gazteak direla".

    Donostiako alkateak balioan jarri du, auzoak kalitate handiko diseinua, berogailu-sistema zentralizatu eta eraginkorra (District Heating), eta Urumea ibaiaren ondoan ur-parkea izango dituela, eta horrek guztiak auzoa oso erakargarria egingo duela.

    Goiak, halaber, adierazi du, Txomin Berria dela hiriak Urumearen ibarran egiten ari den garapenaren ekimen garrantzitsuena. Tabakalera, Autobus Geltokia, Aldunaeneren berritzea, Loiolako Erribera eta auzo berri hau dira hiria Urumearen ibarran hazten jarraitzeko egiten ari den apustuaren adibide.

    Amenabarreko arduradunek, berriz, honakoa esan dute: "Eragile guztien inplikazioa Txomin Berria egiteko arlo publiko eta pribatuaren arteko lankidetzaren adibidea da hirigintzan. Eta hori ona da Txominen biziko diren familia eta gazteentzat. Gainera, emango diren etxebizitzak kalitate handikoak dira, izan ere, energia-eraginkortasun handia dute. Hortaz, Udalak, enpresok eta donostiarrek pozik egoteko arrazoiak ditugu, izan ere, lan handia egin da Txominen".

    Hortaz, jabeei Urrian bi lur-sailetako 60 etxebizitzetako giltzak emango zaizkie. Horietatik 30 Udalak sustatuak dira (26 ostatu emateak dira eta beste 4 etxebizitza tasatuak), eta beste 30 Amenabarrek lideratzen duen Txomin UTE delakoa sustatuak (2 ostatu emate y 28 etxebizitza tasatuak). 

    Abenduan beste 65 etxebizitzetako giltzak emango dira. Eta etxebizitza horiek guztiak ostatu ematekoak dira: 57 Udalarenak eta 8 Txomin UTE delakoarenak. Eta horiekin batera beste 122 etxebizitza libreetako giltzak emango dira - guztiak Txomin UTE delakoak sustatutakoak -.

    2018ko GILTZA-EMATEA

    • 60 etxebizitza (ostatu-ematekoak eta tasatuak)  Urria
    • 65 etxebizitza (ostatu-ematekoak)   Abendua
    • 122 etxebizitza (Libreak) Abendua
    • 2018 guztira: 247 etxebizitza

    2019ko GILTZA-EMATEA

    • 49 etxebizitza (Libreak) à Martxoa
    • 162 etxebizitza (BOE) à 2019ko ekaina
    • 152 etxebizitza (Libreak+tasatuak) à 2019ko ekaina
    • 2019 guztira: 363 etxebizitza

    2018-2019 Guztira: 610 etxebizitza