• 14 MAR 19

    Topoaren lekualdaketaren eta integrazioaren aldeko apustua egiten du Iridoyk

    EAJ-PNVk Topoko bideak Adifenetara lekualdatzearen aldeko apustua egin du, eta ETSk Irunen egin lezakeen bosgarren geltokiaren inguruko berriaz pozten da. Iridoyk Irun aurreratu eta berreskuratu baten alde lan egiteko beharra adierazi du, hurrengo belaunaldiek aukera gehiago eskaintzen dituen hiriaz goza dezaten

    Xabier Iridoyk, EAJ-PNVko alkategaiak, Ficoban leku izan duen eta Via Irun gai garrantzitsua izan den, Irungo trenbidearen 10. jardunaldian parte hartu du. Bertan, Antonio Aiz, Azpiegiturako eta Garraiobideko sailburuordeak, Eusko Jaurlaritzak Topoaren inguruan dituen bi aukerak zeintzuk diren helarazi ditu, baita bi aukeren barruan geltoki intermodal berri bat eraikitzeko aukera begiesten dutela. 

    Albiste horren harira, Iridoyk gogora ekarri nahi izan du joan den urtarrilean, egungo Santano alkateak babesten duen Vía Irun proiektuari buruz egindako balorazioa, "trenbide-gunea erabat eraberritzea eta bideak estaltzea aurreikusten ez duen, anbizio gutxi eta oso eskaseko proiektua" aipatu du, "gainera, orduan ere, nolabaiteko kezka agertu genuen, Topoaren bideak ADIFeko bideekin batera lekuz aldatu beharko liratekeela defendatu genuen orduan, eta egun ere hala egingo dugu. Une honetan Irungo erdigunean dagoen lubakia kendu beharra dago eta. Horregatik, azaldutako bi aukeren artean, Topoa lekuz aldatzea eta Adifenetan atxikitzearen alde lan egingo dugu, are gehiago, ETSk gaurkoan Colon parean geltoki berri bat eraikiko duela jakitera eman eta gero. Hiriko bosgarren geltokia izango litzake hau". 

    Halaber, alkategaiak ETSk jakitera eman duen proposamena garrantzia azpimarratu du eta "gaur jakitera eman duten berria Irunek merezi duenaren mailan jarduten da. Santano alkateak Adifeko geltokiarekin eta Via Irun proiektuarekin izan ez duen maila. Irunek ez du planteamendu mugaturik behar, 362.000 metro karratuko zonalde osoaren antolamendua behar du baizik, eta hala defendatuko dugu; plan orokor bat, koordinatua dagoena eta etorkizuneko begirada duena" adierazi du. 

    Trenbide guneko jarduketa hau Irun hobetzeko aukera da, eta horregatik Iridoyk ez du ulertzen Santanok momentura arte ikustarazi eta jakitera eman duen jarrera. "Ez dut ulertzen, nola Santano alkateak, Irunentzat oso mugatua den proiektu bati bere onespena eman diezaioken. Nahiz eta antolamendu honek Adifen geltoki berri bat proposatu, ez du Irunek duen arazoa konpontzen. Gaurkoan jakin dugunak ordea, Topoaren lekualdatzeak, Irunen urteetan izan dugun lubakia ezabatzen du".

    Bukatzeko, Iridoyk trenbide guneak behar duen eraberritzeak etorkizuneko hiri baten aldekoak izan behar direla aipatu du, "etorkizunera begiratu eta bertan hiriak izan ditzakeen beharrak aurreikusi behar ditu proiektu honek, hala datozen belaunaldiek, gure seme-alabek, Irun osatu eta suspertu bat izan dezaten".