• 12 IRA 18

    Topic - Tolosako NazioartekoTxotxongilo Zentroaren 2018/19 ikasturteko programazioa aurkeztu da

    2019ko azaroaren 10ean Topic-ek hamarkada bat beteko duenez, 2019-2020ko denboraldiaren ospakizun-egitaraua osatzeko herritarren partaidetzaren bitartez egin nahi da.

    Aurkeztu berri da Topic-eko Titereszena egitarauaren 2018-2019 denboraldia eta bertan hamabi ikuskizun, bi aldizkako erakusketa, ikastaroak eta tailerrak, antzeztutako bisita gidatuak, etab… ikusi ahal izango dira.

    Topic-eko zuzendaria den Idoya Oteguik eman zituen xehetasun nagusiak. Berarekin Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkatea, Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Denis Itxaso, Kultura Diputatua egon ziren.

    Denboraldi berrian programatu den lehendabiziko erakusketa Donostiako Zinemaldiaren baitan zabalduko da, animazio-txotxongiloekin zer ikusia duelako. Erakusketan, Coke Riobóo eta Lourdes Villagómez animazioan adituek komisariatuta, sortzaile desberdinek plastilina, txotxongilo eta objektuekin egindako animazio-filmetan erabilitako teknikak ikusi ahal izango dira.

    2019ko azaroaren 10ean Topic-ek hamarkada bat beteko duenez, 2019-2020ko denboraldiaren ospakizun-egitaraua osatzeko herritarren partaidetzaren bitartez egin nahi da. Horregatik deialdia luzatzen dugu proposamenak, iritzi eta ekarpenak helarazteko urteurren polit bat ospa dezagun.