• 01 URR 18

    Santano alkateak irundar hiritarrei ziria sartu nahi izan die

    Irungo Udaletxeko Udalbatzak, Iridoyk momentu oro udal irizpide teknikoak errespetatuz jardun zuela ondorioztatu du

    Xabier Iridoyk, Irungo EAJ-PNVko bozeramaileak, bere udal taldeko kideekin, Lourdes Larrazarekin, Jose Corchónekin, Josune Gomezekin eta Miren Guezuragarekin batera, gaur goizean eskaini duen prentsaurrekoan, pasaden ostiralean Udalbatzako gehiengoak onetsi zuen Ikerketa Batzordeko azken txostenaren inguruko iritzia jakitera eman du.  

    Hilabeteak pasa dira Ikerketa Batzordearen lehen saioa ospatu zenetik. 2018ko maiatzak 17an hasitako eta irailak 18an amaitutako batzordea izan da hau. Horiek horrela, pasaden ostiralean, irailak 28an, behin agerraldiak bukatu eta ebidentziak frogatu zirenean, Udalbatzaren gehiengoak, batzordeak landu eta adostutako ondorioen azken txostena baietsi zuen. Hala, Udalbatzak, Jose Antonio Santano alkateak urtarrilean, Iridoyk Hirigintzako ordezkari gisa izan zuen jarduketaren inguruan egin zituen adierazpenak, ez zirela fede onekoak izan ebatzi zuen. Haratago joanez, Iridoyk komunikabideen aurrean, "argi geratu da Santano jaunaren adierazpenak ez direla inoiz benetan gertatutakoarekin bat etorri. Hortaz, begien bistakoa da Santanok, nik Korrokoitzeko eremuan izan nuen kudeaketarengan susmoak besterik ez zituela zabaldu nahi izan. Guztiz onartezina" azpimarratu nahi izan du. 

    Santano jaunak, hiriarekiko eta hiritarrekiko dituen ardurak alde batera utzi eta bere alkate izena erabiliz, larritasun handiko intsinuazioak zabaldu zituen. Guzti honen ildoa jarraituz, Iridoyk Santano jaunaren xedean sakondu nahi izan du, "momentu oro, Santano jaunak modu arduragabean jokatu du, udal kide zenaren inguruan esan dituen intsinuazio larriak hedatuz. Guzti hau, argi eta garbi, gaitzespen politikobaterako arrazoia da. Are gehiago, agerian geratu da Santano jaunak guzti honekin lortu nahi zuen bakarra, bera gabe Irun hobe bat ezinezkoa dela ikustarazi nahi izan du. Beste edonork, berak aurrera ateratzea lortu ez dituen proiektuak eta urteetan geldirik mantendu nahi izan dituenak, aurrera atera eta garatu ezin dituztela ikustarazi nahi izan du, hiritarrak guztiz engainatuz".  

    Hala, pasaden ostiralean, hilabeteetan Ikerketa Batzordean datuak, frogak eta aitortzak sakon aztertu ondoren, Alkateak, Irunen interesak alde batera utziaz eta bera boterean mantentzeko helburuarekin, egia manipulatu eta gezurra erabili zituela ondorioztatu zen. "Irungo Udalaren eta Irun hiriaren irudi ona kaltetu duen jarrera guztiz gaitzesgarria. Bere akatsak eta besteen arrakastak ez onartzearren, faltsukeriak esateko eta hedatzeko gai den alkatea, Irungo Udaleko ordezkari gorena izatea onartezina da" zehaztu du Iridoyk. 

    Aurretiaz aipatu den guzti horregatik, erantzukizun politikoagatik, hiritarrekiko eta hauen ongizatearekiko arduragatik, Irungo EAJ-PNV udal taldeak, Jose Antonio Santanok alkatearen berehalako dimisioa exijitzen du.