Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/08/21

Santano alkateak, beste behin, ez du egia esan eta bere eraginkortasun eza ezkutatzeko erakundeekiko konfrontazioaren bila dabil

Xabier Iridoy bozeramaile jeltzaleak, hiritarrei ez iruzur egiteko eta gobernu sozialistak Irunera iristen ari diren pertsonen igarotzean izan duen inplikazio falta, baloiak kanpora botaz ez babesten saiatzeko eskaera egin dio Santano jaunari
Santano alkateak, beste behin, ez du egia esan eta bere eraginkortasun eza ezkutatzeko erakundeekiko konfrontazioaren bila dabil

Irungo EAJ-PNVk eta bere bozeramailea den Xabier Iridoyk, Jose Antonio Santano alkateak Irunera iristen ari diren pertsonen igarotzearen inguruan burututako adierazpenak eta eutsitako jarrera salatu nahi izan dituzte. Xabier Iridoy, bozeramaile jeltzaleak, Santanok beste behin hiritarrei gezurra esan diela baieztatu du, guztia bere gobernu sozialistak duen eraginkortasun falta estaltzeko helburuarekin. "Beraien eraginkortasun eza ezkutatzeko informazioa manipulatzen eta hiritarrak engainatzen dabiltza. Gobernu sozialistak, saldu nahi izan duten kolaborazio eta laguntza errealitate faltsutik urrun, ez du egoerak eskatzen zuen mailan jardun, are gehiago, lanean dabiltzan hiritarrek, elkarteek eta baita goi instantziek egindako presioari esker, udalak erreakzionatzea lortu eta honek pertsona migratzaileei behar basikoak erraztea lortu zuten" jakitera eman du Iridoyk.

Iridoyk alkate jaunak eta gobernu sozialistak, beraien gabeziak ezkutatu nahian gezurra esaten duten lehen aldia ez dela ere jakinarazi du. Kasu honetan, bai elkarteek eta baita agente sozialek ere igaroan dauden pertsona hauen harreran egindakoa gutxietsiz eta zalantzan jarriz.

Halaber, Santano jaunak Eusko Jaurlaritzari pertsona hauen kudeaketan lidergo falta leporatu izana onartezina iruditzen zaio Iridoyri. Batez ere, pasaden ekainetik, Eusko Jaurlaritzako hainbat sail desberdin pertsona hauekiko gizaldeko arretan lanean izan direnean. "Larrialdi jarduketa bat behar duten egoerak kudeatzeko elkarlanean eta modu koordinatuan lan egitea ezinbestekoa iruditzen zaigu guri, eta ez beste administrazioak kritikatuz. Gainera, jakin badakizunean gai honen eskumena administrazio espainiarrari dagokiola. Horrela gogorarazi dio Eusko Jaurlaritzak Santano alkateari eskutitz bitartez, komunikabide batek argitaratu duenez. Bestalde bertan, erakundeen arteko errespetua ere eskatu diote. Zinismoa eta beste erakundeak hutsean kritikatzeko momentuak alde batera utzi, eta benetan erantzuna behar duten egoerei aurre egiteko momentua da" hots egin du Iridoyk.

Azkenik, Iridoyk "beti sinetsi izan dut politikan ardurak nork bere gain hartu behar dituela, autokritikoak izan behar garela eta batez ere, hiritarrek dituzten arazoei eta beharrei irtenbidea eta erantzuna eman behar zaiela. Baina horretarako gobernu sozialistak eta baita Santano jaunak ez duten borondatea beharrezkoa da. Irungo EAJ-PNVtik  gure hiriarentzat elkarlanean oinarritutako etorkizun bat nahi dugu, leku izan dezaketen egoeren aurrean erantzun koordinatu bat eman ahal izateko, eta baita Irunera puntako proiektuak ekarri ahal izateko ere. Etorkizun elkarbanatua, aurrerakoia eta berritua" amaitu du esaten Iridoyk.    

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube