Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/07/22

"Sanchezen hitzaldia 'ohikoa' izan da, bere egoera parlamentarioa 'nahiko ezberdina' bada ere", Aitor Estebanen ustez

Kongresuko bozeramaile jeltzaleak hautagai sozialistari gogoratu dionez, "konplizitateak ekarri behar ditu" botoak batzeko; eta, gainera, gizarte arloaren eskumenen banaketaz ohartu du eta Estatuko Itunen inguruko aipamenak kritikatu ditu. Estebanek "bluf” bat direla esan du

Aitor Esteban Kongresuko EAJ-PNVren taldeko bozeramailearen hitzetan, Pedro Sanchezek inbestidura-eztabaidan egindako hitzaldia "ohikoa" izan da, nahiz eta "egoera nahiko ezberdina" den, egun Espainiako Gobernuko presidentetzarako hautagaiak 123 eserleku baititu.

Estebanek adierazpenak egin ditu Sanchezen ia bi orduko hitzaldia eta gero, eta esan duenez, hautagai sozialistak "aurrera atera zitezkeen gai zehatz batzuetan” oinarritu beharko luke bere hitzaldia; eta, halaber, "beste talde batzuekin konplizitateak” ekarri beharko lituzke. “Gobernatzeko eta legegintza-lanetarako konplizitateak behar ditu”. Horren harira, Estebanek kritikatu ditu Pedro Sanchezek aipatutako Estatuko Itunak. "Ganbera honetan oso ohikoak dira hitz horiek: Estatuko Itunak. Baina, hitz magikoak dira". Hori dela eta, Estebanek adierazi du "zentzugabekeria" dela Estatuko Itunaz hitz egitea; izan ere, azken urteetan "Ganberako bi talde politikoak ados egotea ia ezinezkoa izan da". "Politika egiten hasi behar dugu, gutxieneko gehiengoak bilatu behar ditugu, baina Estatu Itunen “bluf” hori alderatu behar dugu. Horrela ez goaz inora", esan du.

Estebanek diskurtsoaren edukiari buruz ere hitz egin du eta, PSOEri eta Podemoseri ohartu die esparru juridikoan ezarritako eskumenen banaketari buruz; izan ere, "gizarte arloko politika ugari autonomia-erkidegoen esku daude". "Politika horiek Madrileko Gobernutik kontsultatu edo begirunerik gabe jorratu nahi baditu, haserre biziak sor daitezke. Politika horiei buruz hitz egiterakoan, hautagai sozialistaren asmoa beste bat izatea espero dut”.

Azkenik, Estebanek "harrituta" agertu da Sanchezek "Espainiako erakundeen arazo estrukturalei buruz" ez hitz egiteagatik, eta nabarmendu du ez duela EAJ-PNVk Sanchezi ''ezetza” ematea aurreikusten. Hala ere, Estebanek gogora ekarri du talde jeltzaleak bi aldiz baino ez duela hautagai baten aldeko botoa eman inbestidura-saioan.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube