Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/06/21

San Sebastian Circuit Spirit lasterketak gogora ekarriko ditu Donostiako Automobil-zirkuituko lasterketak

Proba ekainaren 24ean larunbatean egingo da. Donostiatik aterako da eta Gipuzkoako hainbat herri zeharkatuko ditu.
Martin Ibabe

San Sebastian Circuit Spirit auto klasikoen lasterketa ekarriko du Donostiara eta, horrenbestez gogora ekarriko ditu Donostiako Automobil-zirkuituan - edo Lasartekoa, izan ere hala deitzen ohi zitzaion - izan ziren lasterketa arrakastatsu haien espiritua.

Donostiako Udaleko Kirol zinegotzi Martin Ibabek, eta Jose Luis Velez eta Agustin Garcia antolatzaileek probaren berri eman dute gaur goizean. Proba ekainaren 24an egingo da, Donostiatik aterako da eta Gipuzkoako hainbat herri zeharkatuko ditu.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Donostiako Bigarren Erakustazokarekin batera hasi ziren, 1923an, Donostiako Automobil Zirkuituko lasterketa handi haiek. Automobilaren Aste Nagusia deitu zitzaion lehenbizikoari, eta uztailaren 21etik 26ra bitartean egin zen. Eduardo Lagarde ilustratzaile ospetsuak egin zuen probaren kartela eta Europa osoaren aurrean jarri zuen ikusgai Donostia lasterketa hark.

Urte hartatik aurrera, hainbat aldiz egin ziren lasterketak Donostiako Automobil Zirkuituan. 1935eraino jarraitu zuten lasterketak egiten zirkuitu horretan (1931. eta 1932. urteetan izan ezik), eta ospe handia hartu zuten Europan; besteak beste, Espainiako Sari Handia, Europako Sari Handia, Donostiako Sari Handia eta 12 orduko Criteriuma egin ziren zirkuitu horretan.

1928an, VI. Automobil Zirkuituaren urtean alegia, "Donosti" autoa izan zen lasterketako ibilgailu pilotua. Donostian egin zuten, erabat, auto hura Garaje Internacional enpresaren jabe Mañerok eta Mendiburuk

Beste zenbait auto-modelo ere ikusi ziren Donostiako Automobil Zirkuituko lasterketa haietan: Elizalde, Hispano Suiza, Nazzaro, Delaye, Ford, Talbot, Maserati, Bugatti, Alfa Romeo, Mercedes Benz edo Auto Unión, Eta gidariei dagokienez, berriz, han ibili ziren Garnier, Almenar, Basterra, Belven, Satrústegui, Morel, Dubonnet, Nuvolari, Chiron, Varzi, Rosemeyer, Caracciola, Siena, Von Stuck eta beste zenbait pilotu ospetsu.

Martin Ibabek honakoa adierazi du: "Baldin eta aipatutako urte haietan egiten ziren lasterketek Donostia Europa osoaren aurrean ikusgai jarri bazuten, orain proba honek ere oroitzapen onak ekarriko dizkigu eta hainbat tokitako gidariak ekarriko ditu. Hortaz, irudi paregabeak emango dizkigu San Juan egunean". Horrenbestez, donostiarrei dei egin die probaren irteera eta helmuga ikustera hurbiltzeko, izan ere, ikusgarria da.  

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube