Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/10/09

Puntu beltzak kentzeak hiriko segurtasunean ekarriko duen aurrerapausoaz pozten da Irungo EAJ

Hiriko segurtasuna hobetzeko eta puntu beltzak kentzeko, 100.000 euroko diru-partida proposatu zuten jeltzaleek 2014ko aurrekontuetarako. Irun hiri seguruagoa egiteko, partikularrek eta erakundeek norabide berean lan egiteko beharra azpimarratu du Xabier Iridoyk.
Puntu beltzak kentzeak hiriko segurtasunean ekarriko duen aurrerapausoaz pozten da Irungo EAJ

Xabier Iridoy Irungo EAJ-PNV Udal Taldeko bozeramaileak bere poztasuna adierazi du hiriko puntu beltzak kentzeko obrei dagokien proiektu teknikoa eta baldintza-agiria onartu delako, 99.364 euroko gastuarekin. Halaber, aurrekontu partida horren exekuzioak hiri debekatuaren mapan aurrerapausoa suposatuko duela baietsi du. Zinegotzi abertzaleak gogorarazi duenez, hiriko puntu beltzak kentzeko helburuarekin, EAJ-PNVk 100.000 euroko zuzenketa aurkeztu zuen 2014ko aurrekontuetarako. «Hiriko segurtasunak kezkatzen gaitu eta gure taldeak denbora darama gai horretan lanean, degradatutako guneak berreskuratzeko eta segurtasunik eza sortzen duten puntuak kentzeko proposamenak eginez» azaldu du Iridoyk.

Gai hau jorratzeko, jeltzaleek bilerak egin dituzte emakume elkarteekin eta datozen egunetarako topaketa gehiago aurreikusten dituzte. «Jarraipena egin nahi diogu puntu beltzen desagerpenari eta lehentasuna duten esku-hartzeak zeintzuk izan daitezkeen aztertu nahi dugu» zehaztu du Iridoyk. «Hori dela eta, emakume elkarte desberdinekin elkarlanean ari gara» jarraitu du. Era berean, hiriko gune desberdinetan argiztapena hobetzea, lurrazpiko pasabideak ixtea, ikuspena eragozten duten zuhaixkak kentzea, espaloiak egitea, etab. segurtasunean aurrera egiteko positiboak izan direla adierazi du bozeramaile abertzaleak, eta emakumearen ikuspuntutik pixkanaka hiri seguruagoa eraikitzen ari garela nabarmendu du.

Hala ere, hiri debekatuaren maparen txostenean orotara zehazten diren 42 puntu beltzak desagertzeko oraindik hogeita hamar bat esku-hartze geratzen direla esan du Iridoyk. Hobekuntzak egiteke daude Dario de Regoyos kalean, zubi-etxe deitzen direnetan; Artiako eguneko zentroko inguruetan; Blaia kalean (kanposantuko maldan); Uranzu-Korrokoitz-Arbesen; Iparralde-Galeko eraikuntza abandonatuetan; kale Nagusia-Artaleku eremuan, etab.

Aipatutako esku-hartze horiek partikularren edo beste administrazioen inplikazioa eskatzen dutela adierazi du EAJ-PNVko bozeramaileak, «baina denok norabide berean lan egitea garrantzitsua dela uste dugu hiri seguruagoa eraikitzeko» amaitu du

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube