Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/10/23

Palmera Montero Guneak irundar hiritar guztion zerbitzura egon beharko luke

EAJ-PNVren bozeramaile Xabier Iridoyk gobernu sozialistari, Palmera Montero Gunearen erabilera arautegia berrikustea eta birdefinitzea eskatu dio
Palmera Montero Guneak irundar hiritar guztion zerbitzura egon beharko luke

2 urte dira Palmera Montero Gunea, erabilera anitzeko aretoz osatutako elkarketarako eta giza dinamizaziorako gunea, Irungo elkarte guztien zerbitzura dagoen udal egoitza publikoa martxan dela. Non erabili nahi duen elkarte orok, aurrez erabili nahi duten aretoaren erreserba egin behar duen Irun Txartela erabiliaz.

Nahiz eta egia den Udalak, bere osotasunean, Palmera Montero Gunea erabilera publikoan jartzen duela, hau hiriaren ordezkaria delako, udal gobernu sozialista da erabilera anitzeko aretoen araudia ezartzen duena. Gure ustetan, neurriz kanpoko araudi zorrotza.

Araudi horren zorroztasuna esaterako, Irungo Ikastetxe batek egindako eskaera batean frogatzeko aukera izan dugu. Ikastetxeak ekimen zehatz bakar bat egiteko, aretoetako bat erreserbatzeko eskaera egin zuen, eta elkarte ez izateagatik honen erreserba ukatu egin zitzaion. Egun, indarrean dagoen araudiak, gure hiriko ikastetxeei eta zorrozki elkarte ez den edozein talderi honen erabilera ezeztatzen dio. Ondorioz, Palmera Montero Gunean dauden aretoen erabilera Ikastetxeei edota beste taldeei ukatzeko arrazoirik ez dagoela iruditzen zaigunez, araudi honek berrikusia eta aldatua izan behar dugula uste dugu.

Gure ustetan, Palmera Montero Gunearen udal araudiak, bertan dituzten aretoen erabilera elkarteei mugatu beharrean, zorrozki elkarte ez diren eta beraien jarduera Irunen garatzen duten erakundeei zabaldu beharko litzake. Azken finean, gure hirian eragin baikorrak dituen jarduera baita hauek aurrera eramaten dutena ere.

Bukatzeko esan, gunearen kudeaketaz arduratzen den Udal ordezkariarekin ere hitz egin dugula, gure eskaera Santano alkatearekin batera aztertu eta aintzat hartu dezan. Gure eskaera aintzakotzat hartzea espero dugu, hala etorkizun hurbilean Palmera Montero Gunea egun baino modu eraginkorragoan erabili dezaten Irungo elkarte eta taldeek. Hiriari zerbitzu interesgarri eta baikorrak eskaintzen dizkioten erakundeek zein elkarteek beraien ekintzak modu egokian garatu ditzaten.   

Udal instalazioak irundar hiritarren zerbitzura egon beharko lukete, eta Palmera Montero Gunea ez litzake salbuespen bat izan behar. Gure hirian, hiritarren onurarako ekintza mordoa garatzen duen eragile asko dago, eta Udalak, udal instalazio publiko hauetarako sarbidea erraztu beharko lukeela iruditzen zaigu, honen erabilera ahalik eta eraginkorra izan dadin.         

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube