• 25 IRA 14

    Osoko bilkura bertan behera utzi izanak agerian utzi du Izagirreren izaera autoritarioa

    Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramaileak, Eneko Goiak, “tristetzat” jo dugaurko Osoko Bilkura bertan behera utzi izana. Alkateak, Juan Karlos Izagirrek udal Idazkariari eztabaidatu eta bozkatu beharreko gai bati buruz (Donostiako kaleen izenei buruz, hain zuzen) informazioa eman zezan galarazi diolako gertatu dena.

    “Gertakari honek agerian utzi du bai Izagirreren izaera autoraritarioa -Legealdian zehar behin baino gehiagotan erakutsi duena-, bai Ezker Abertzaleak euskara arma politiko moduan erabiltzea erabaki duela” nabarmendu du Eneko Goiak.

    Gertatutakoak agerian utzi du “Izagirrek ez ziola udal Idazkariari hitz egiten utzi nahi proposamena kosta ahala kosta gaur aprobatzea nahi zuelako. Baina akats dezente eta irizpide eztabaidagarriak zituen proposamena zen; gure taldeak, kasu, 48 zuzenketa aurkeztu dizkio. Lan gehiago eta kontsentsu zabalagoa behar zuen. Bilduri aurkitzen hain zaila egiten zaion kontsentsua, alegia. EAJ-PNVrentzat euskara oso gai garrantzitsua da, eta hala delako gauzak ongi egitea eta ahalik eta kontsentsu zabalena bilatzea merezi du. Honek guztiak, ordea, ez du inolako garrantzirik euskara arma politiko bihurtzea erabaki duen ezker abertzalearentzat”, adierazi du Goiak