Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/11/26

Negoziazioa da bidea kataluniarren borondatea errespetarazteko

EAJ-PNVren legebiltzar-taldeko bozeramaileak defendatu duenez, espainiar Gobernuak eta Kataluniako Parlamentuak negoziatu beharra daukate kataluniar gizarteak libre eta demokratikoki adierazitakoaren gauzatzea
Negoziazioa da bidea kataluniarren borondatea errespetarazteko

Egibarren arabera, espainiar Estatuak ezin du Konstituziopean babestu herritarren borondateak edo Kataluniako Parlamentuak ekindakoa bezalako prozesuak oztopatzen saiatzeko. “Legeak ezin dira izan ez oztopo, ez debeku, baizik eta bermea, herritarrek libre eta demokratikoki erabaki dezaketena gauzatzeko. Eta subjektuen konfigurazioan dagoena da kataluniar herria subjektu politikoa den ala ez. Izan ere, erabakitzeko prozedura aplikatu ondoren, espainiar guztiek erabaki behar dutela esatea, hori ihes egitea da, arazoa enkistatzea eta gatazka bihurtzea”.

Osteguneko bilkuran, Eusko Legebiltzarrak ekimen jeltzale bat onartu du, Kataluniako Parlamentuak abiatutako prozesu politiko eta demokratikoa aitortu eta errespetatzen duena, Kataluniar Herriaren gehiengoaren borondatearen adierazpen demokratiko gisa, Catalunyako herritarrek bere etorkizun politiko kolektiboa erabakitzeko duten eskubidearen ariketa gauzatzeko helburuaz.

Ildo horretan, Egibarrek nabarmendu du gatazka bide demokratikoen bitartez konpondu behar dela; eta, jakina, “kataluniarrek eta euskaldunok libre eta demokratikoki erabakiko dugunaren balore nagusia negoziazio batetik abiatuta sortu behar dela”. Haatik, Egibar harritu da EH Bilduk kontra bozkatzeagatik ekimen jeltzalearen bigarren puntuan. Horretan adierazten zen, printzipio demokratiko oinarrizkoenaren aplikazioaren ondorioz, Catalunyako eta espainiar Estatuko erakundeak konprometitutzat hartuko zirela negoziazio-prozesu bat bermatzeko, ahalbidetuko zuena, bien adostasunaz, kataluniar gizartearen borondate demokratikoa gauzatzeko.

“Ezker Abertzaleak oinarrizko demokratikoaren aplikazioaren kontra bozkatu du, hau da, gai honetan sartuta diren bi parteen artean erabaki behar izana, Kataluniako herritarrek libre eta demokratikoki erabaki dutena erreferentzia hartuta. Alderdi politiko baten zailtasun handiko oreka da, independentziarantz abiatu nahi den alderdi politikoa, baina aldebakarrekotasunetik; eta, gainera, ez da kontuan hartu prozesu politikoak negoziatu behar direla. Aldebakarrekotasunak politikoki porrot eman lezakeen eszenatoki bat izan daiteke eta negoziazioa ukatzen du”, amaitu du Egibarrek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube