• 05 MAI 15

    Markel Olanok aldaketaren alde egiten du, Gipuzkoan elkarbanatzeko eta ez inposatzeko

    EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak 15 neurri lehenetsi ditu hurrengo legealdirako.

    EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok hurrengo legealdian lehenetsiko dituen 15 neurriak aditzera eman ditu gaur goizean. Neurrien aurkezpena Galaterranko Gipuzkoako Parke Teknologikoan dagoen Orona enpresaren eraikinean izan da eta, bertan, parte hartu dute Markel Olanok berak, Gipuzko Buru Batzarraren presidente Joseba Egibarrek, Olanoren taldekide eta hautagai Eider Mendozak, Imanol Lasak eta Xabier Ezeizabarrenak, Donostiako alkategai Eneko Goiak eta udal hauteskundeetarako 50 hautagai jeltzalek.

    EAJ-PNVren GBBren presidente Joseba Egibarrek hasiera eman dio ekitaldiari eta azpimarratu du, oso garrantzitsua dela bakea eta elkarbizitzaren gaineko egitura berria egitea, izan ere, nahi dugun gizarte-ereduarekin zerikusia du, eta honakoa esan du: “Ezin dugu egin ezer ez gertatu balitz bezala. Hori da, hain zuzen ere, ezker abertzaleak egin nahi duena, gertatutakoa ezkutatu eta gizartea kontrolatu. Horregatik, bakeak eta bizikidetzak egituratu behar dute nahi dugun gizarte-eredua”.

    Era berean, Egibarrek adierazi du, bake eta bizikidetza egitura horri gehitu behar zaizkiola industriari eta produkzioari laguntzea eta azkeneko hamarkadetan garatutako gizarte babes sistema. Horrenbestez, GBBren presidenteak honakoa gaineratu du: “Hurrengo legealdia ezinbestekoa izango da Gipuzkoarentzat, eta erronka horiei guztiei aurre egiteko hautagai ezinhobeak ditugu, hain zuzen ere, esperientzia dutenak, lehentasunak argi dituztenak, eta esfortzuak batera egiteko eta elkarlanean aritzeko gai direnak. Eta Markel Olanok gaitasun horiek guztiak ordezkatzen ditu Gipuzkoa hazi arazteko”.

    Behin Joseba Egibarren hitzak entzunda, EAJ-PNVren Gipuzkoao Diputatu Nagusigaiak azaldu du, jeltzaleek Orona aukeratu dutela lehenetsi beharreko 15 neurriak aurkezteko, izan ere, Oronak ordezkatzen du Gipuzkoaren irudi berritzailea, industriala, ikertzailea eta balioak. Horren harira, Olanok esan du, EAJ-PNVren proposamenaren oinarrian balio horiek daudela eta, beraz, jeltzaleek aldaketa proposatzen dutela, hain zuzen ere, sustatzeko, eraikitzeko eta elkarbanatzeko aldaketa eta ez, ordea, gelditzeko, suntsitzeko edo inposatzeko aldaketa. Hautagai jeltzalearen ustez, hori da EAJ-PNVren eta ezker abertzalearen ereduen arteko talkaren oinarria eta herritarrek maiatzaren 24an bi eredu horien artean aukeratu beharko dute.

    Era berean, Markel Olanok gogorarazi du, EAJ-PNVren eta ezker abertzalearen ereduen alde nagusiena ekonomia eta Gipuzkoako industriari eman behar zaion garrantzia dela. EAJ-PNVrentzat industria ezinbestekoa da Gipuzkoaren ekonomia- eta gizarte-sistemarentzat, izan ere, enplegua eta aberastasuna sortzen du, hain zuzen ere, ondoren, modu orekatuan banatu beharreko aberastasuna. Hori dela eta, Olanok proposatu du, urtero 50 milioi euroko plangintza egitea ekonomia sustatzeko eta enplegua sortzeko eta, gainera, hautagai jeltzaleak esan du zerga-politikak ekonomia- eta produkzio-ehunei lagundu behar diela eta, horretarako, oso garrantzitsua dela gainerako lurralde historikoekin zergak bateratzea.

    Era berean, Olanok segidakoa adierazi du: “Ezinbestekoa da plangintza bat egitea langileek enpresen kudeaketan eta jabegoan parte hartzeko, lan-liskarrekin amaitzeko eta enpresen bizirautea ziurtatzeko. Halaber, oso garrantzitsua da nekazal-, albeltzain- eta baso-instalazio profesionalak bultzatzea, izan ere Gipuzkoako ekonomiaren zati garrantzitsua dira. Gainera, nano eta bioteknologiaren eskualdatzearen gaineko agentzia koordinatua bultzatzea ere lehenetsi beharreko gaia da”.

    EAJ-PNVren hautagaiak, halaber, esan du, jeltzaleek eta ezker abertzaleak poitika egiteko orduan ere talka egiten dutela: “Bilduk inposizioan oinarritu du bere politika. Horri aurre egiteko, Gipuzkoa beste modu batera gobernatzea proposatzen dugu, betiere, herritarren konfiantza berreskuratuz, eta horretarako, agenda publiko gardena, ezarriko dugu eta egutegi bat aditzera emango dugu, hain zuzen ere, urtero egingo diren parte-hartze prozesu eta kontsultak zehaztuko dituen egutegia, eta gainera, hiru hilabetero egindakoaren gainean kontu emateko txostena egingo dugu”.

    Hondakinen kudeaketari buruz, Markel Olanok konpromisoa hartu du, Gipuzkoan atez ateko bilketa-sistema kentzeko – herri bakoitzak erabakiko du nola egin –, txip bidezko bosgarren edukiiontzia ezartzeko, eta PIGRUG hondakin plangintza eguneratzeko eta, behin eguneratuta, plangintzan aurreikusitako azpiegiturak egiteko.

    Gainera, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak honakoa azpimarratu du: “Oso garrantzitsua da gizarte politikak ondo kudeatzea, betiere, helburua segidakoa izanik: etorkizunean gizarte-babesa bermatzea, eta gizarte-zerbitzuak eta bere kudeaketa hobetzea. Eta, horretarako, elkarlanean arituko gara Gipuzkoako gizarte-eragileekin, betiere, gizarte-bazterketari eta biztanleriaren zahartzearen ondorioz sortutako behar berriei erantzunez”. Hortaz, Olanok proposatu du, zahartzaroari harera egiteko berrikuntzarako erreferentzia izango den zentroa sortzea.

    Bide-azpiegiturei buruz, Markel Olanok konpromisoa hartu du Bilduren kudeaketaren porrotik handienak konpontzeko, hain zuzen ere, Gipuzkoa zeharkatzen duten atzerriko kamioilariei kobratzeko sistema ezarteko, eta Deskargako errepidearen Antzuola eta Bergara arteko zatia amatitzeko. Hortaz, Olanok salatu du, Bilduk ez duela ezer egin, izan ere, ez da gai izan lehengo legealdian hasitakoa amaitzeko.

    Era berean, Olanok Tabakaleraren aldeko apustua berretsi du eta honakoa azpimarratu du: “Tabakalerak ikus-entzunezko kultura-edukien sorrera gidatu behar du, betiere, nazioartera ateratzeko asmoz”. Hautagai jeltzalearen ustez, horrek badu loturarik euskararen erabilerarekin eta, hori dela eta, gazteek kalean euskaraz egitea bultzateko helburu duen plangintza garatzearen alde egin du.

    Azkenik, Markel Olanok, konpromisoa hartu du, Gipuzkoako herrien garapena bultzatzeko eta, horretarako, lau ildo zehaztu ditu: lehena, mugikortasuna; bigarrena, landa eremuan dauden herriei laguntza estrategikoa ematea, betiere, ekintza-plan bereziak eginez; hirugarrena, gizarte- eta kirol-zerbitzuak erabili ahal izatea bultzatzea; eta azkena, udalerri horien udal-burujabetza ekonomikoa eta finantzieroa bermatzea. Olanoren iritziz, Gipuzkoa orekatu batek, eskualde indartsuak behar ditu, eta eskualdeek, berriz, herri indartsua, hain zuzen ere, bizikidetza indartsua duten herriak.

    HURRENGO LEGEALDIAN LEHENETSI BEHARREKO 15 NEURRI

    50 miilioi euro Gipuzkoako industriari laguntzeko.

    Euskal Autonomia Erdkidegoko zerga politika bateratzea, enplegua eta jarduera sortzeko.

    Enpresen jabegoan eta kudeaketan langileen parte-hartzea sustatzeko programa martxan jartzea.

    Gipuzkoako abeltzaintza, nekazaritza eta basogintza profesional instalazioak bultzatzeko programa garatzea.

    Urtero, legealdiko parte-hartze prozesuen eta kontsulten gaineko egutegia egitea.

    Atez atekoa kentzea, 5.edukiontzia jartzea, eta errausketa instalazioa eraikitzea.

    Zahartzaroaren harreraren berrikuntzan erreferentzia izango den zentroa sortzea.

    Nano eta bioteknologian transferentzia koordinatzeko agentzia sustatzea.

    Gipuzkoa zeharkatzen duten kamiloilari atzerritarrei kobratzeko- sistema ezartzea.

    Deskargako errepidea amaitzea, Antzuola eta Bergara arteko zatia amaituz.

    Tabakalera Euskadin ikus-entzunezko edukien sorreraren gidari izatea.

    Gazteentzako programa garatzea, kalean euskararen erabilera bultzatzeko.

    Gipuzkoako kirol-instalazioak hobetzeko plangintza egitea.

    2000 biztanle baino gutxiago dituzten herrien garaperenako programa egitea.

    Gipuzkoako herrietan bizikidetza-proiektuak martxan jartzea.