• 28 EKA 19

    Markel Olano da Gipuzkoak etorkizunera begira dituen erronkei aurre egiteko behar duen Diputatu Nagusia

    Maria Eugenia Arrizabalaga: “EAJ-PNV Batzarkide taldeko kideok ez degu zalantzarik egiten, Gipuzkoa lurralde sendoagoa, ekonomikoki aurreratuagoa eta sozialki kohesionatuagoa izateko Markel Olanok, Diputatu Nagusi bezala, eta izendatuko duen lan-taldeak, lan gogorra bezain bikaina egingo duela”

    “Bilduren legealdiko “blokeo” egoera gaindituta, abian den legealdi berriak, Gipuzkoak etorkizunera begira dituen erronkei ekiten dien lurralde ereduaren finkatzea dakar, Markel Olano Diputatu Nagusia buru duelarik” adierazi du Maria Eugenia Arrizabalagak EAJ-PNV bozeramaile Gipuzkoako Batzar Nagusietan.  “EAJ-PNVn aurreko legealdian, Gipuzkoa lurralde sendoa izatea, ekonomikoki aurreratua eta sozialki bateratua izatea ezarri genuen helburu nagusitzat, eta gure hitza bete dugu – berretsi du –“. “Markel Olanoren eta gure oinarrizko planteamentua da – jarraitu du bozeramaile abertzaleak – Gipuzkoa  geroz eta hobeagoa egitea, gipuzkoar guztiontzat. Gipuzkoa aurrerakoiagoa, justuagoa, atseginagoa. Gipuzkoarrok merezi dugun duintasun aukerak eskaintzeko moduko ekonomia garatu eta leihakorra izango duena – adierazi du Arrizabalagak –“. “Gipuzkoako lurralde osora – baita herri txikienetara ere – zerbitzuak eta aukerak zabalduko dituena, lurralde-orekan sakonduz. Gure herriak ez ezik, landa-ingurua eta natur ingurumena zainduko duena. Gure gizartean, egoera ahulenean dauden pertsonei arreta berezia eta indibidualizatua eskainiko dien proiektu. Gizpuzkoar guzti-guztientzat aukera berdintasuna bermatzen saiatuko dena. Eta, labur bilduz – berretsi du Arrizabalagak – etorkizunaren arriskuen aurrean, gure Lurraldea  ahal den ondoen egokitzeko, punta-puntako egitasmoak abian jarriko dituena”. 

    Oposizoari zuzendu zaio jarraian EAJ-PNV bozeramailea, “aldatuko ote da oposizoa osatzen duten taldeen jarrera datorren legealdian? – galdetu du –. Gu prest gara benetako lankidetza zintzorako esparruak zabaltzeko Batzar Nagusietan, eztabaida eta konfrontazio antzuen garaia atzean utziaz; baina Izagirreren hitzak entzun eta gero – jarraitu du Arrizabalagak – badirudi, esistitzen ez diren murrizketen edota gaizki kalkulatutako portzeintai ekonomikoen inguruko eztabaida antzuetan ibiliko dela berriz ere, Gipuzkoaren interes orokorretik urrun eta herritarren benetako arazoei irtenbidea ematetik urrun”.

    Amaitzeko EAJ-PNV bozeramaile Maria Eugenia Arrizabalagak adierazi du, “Eusko Abertzaleak Batzarkide taldeko kideok ez degu zalantzarik egiten, Gipuzkoa lurralde sendoagoa, ekonomikoki aurreratuagoa eta sozialki bateratuagoa izateko Markel Olanok, Diputatu Nagusi bezala, eta izendatuko duen lan-taldeak, lan gogorra bezain bikaina egingo duela. Bera baita Gipuzkoako Lurralde Historikoak datozen lau urteetarako behar duen Diputatu Nagusia”. “Gure helburua Gipuzkoa indartzea da, horrela Euskal Herri osoa sendotzeko” – amaitu du.