Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/03/12

Markel Olano Bergarako errealitatean murgildu da

EAJ-PNVren diputatu nagusigaiak Juanje Alberdi, EAJren Bergarako alkategaiarekin batera, Bergarako enpresa eta gizarte eragile nahiz kultur eragileak bisitatu ditu eta udalerriko errealitate ekonomiko, sozial eta kulturala gertutik ezagutu du
Markel Olano Bergarako errealitatean murgildu da

Gipuzkoako Aldun Nagusi izateko hautagai jeltzale Markel Olanok eta Juanje Alberdi alkategaiak Bergarako erreferentziazko hainbat zentro bisitatu dituzte gaur, hala nola, Embalan eta Soraluce enpresak, Miguel Altuna Institutua, Jubilatu Etxea eta Beart margolarien elkartearekin Aroztegi Aretoa. Markel Olano Gipuzkoako udalerriak gertutik ezagutzeko xedez urtebetetik ona egiten ari den lanketaren baitan, atzo Bergarara gerturatu zen hurbiletik bertako errealitate ekonomiko, sozial eta kulturala ezagutzera.

EAJ-PNVko diputatu nagusigaiak azpimarratu du “Gipuzkoa lurralde industriala dela, zeinetan Bergara erreferente izan den, horregatik, antzinan izandako garrantzi eta izaera industriala berreskura dezan ekonomia politikak sustatu behar ditugu”. Markel Olanok azaldu duenez, Bergarak Debagoieneko industrian izan duen pisua berreskuratu beharra dauka berrikuntza eta Erakundeekiko laguntzarekin. Azken zortzi urtetan ez da inolako politika ekonomikorik sustatu erakunde ezberdinen arteko elkarlanean Ezker Abertzaleak ez duelako industria proiekturik eta ez du sektore honetan enplegua sortzeko apustu benetakorik ere egin. Olanok gaineratu du, enpresek gizarte funtzio garrantzitsua dutela, eta hori da, hain zuzen ere, herritarren aurrean babestu behar duguna. Izan ere, enpresek Gipuzkoako enpleguaren %85 sortzen dute eta, beraz, enpresek aberastasuna sortzen dute Gipuzkoan eta Bergaran, hain zuzen ere, ondoren ahalik eta modu orekatuenean banatu behar den aberastasuna.

Ildo beretik, Olanok gehitu du enpresak erortzen badira, gizartea bera ere eroriko dela eta hori gerta ez dadin, ezinbestekoa dela estrategia bat izatea, elkarlanean eta konfiantzan oinarritua egongo dena. “Aitzitik, ezker abertzaleak aurreiritzi ideologiko handiak ditu, eta ondorioz, enpresekin ez du ia harremanik izan lau urte hauetan eta hori, oso larria da” adierazi du.Era berean, EAJ-PNVren diputatu nagusigaiaren ustez, enpresekin harremana sendotu behar da eta Gipuzkoako ekonomia eta gizarte eragileekin (zentro teknologikoak, lanbide heziketa, unibertsitateak etab.) elkarlanean aritu behar dugu industria-jarduera, enpresa berriak eta enplegua sortzeko. “Bergaran adibide garbi bat ikusi dugu gaurkoan, esan du Markel Olanok, Erakunde Publiko eta Pribatuen artean arrakastaz lan egin eta emaitzak lortzeko, Miguel Altuna Institutua. Zorionez, merezi eta behar duen eskola berria aurtengoan lizitatu du Eusko Jaurlaritzak eta laster izango da errealitate Gipuzkoan eta Euskal Herrian, Lanbide Hezkuntzako erreferentziazko zentrua. Horrenbestez, Markel Olanok azpimarratu du, EAJ-PNVk elkarlana sustatuko duela eta ez liskarra, Bergararen eta Gipuzkoaren industriak erakunde guztien laguntza behar bai du eta hori da gure lehentasuna. Olano, Diputatu Nagusitarako hautagaiak honakoa azpimarratu du: “Ezker abertzaleak erakutsi du enpresatik oso urrun dagoela eta ez dela gai izan Gipuzkoako ekonomia kudeatzeko”.

Juanje Alberdi, Eajren alkategaiak, hasteko, eskerrak eman dizkie bisitatutako zentroei emandako azalpenengatik eta Larramendiko industria poligonoan azpimarratu nahi izan du; “izan ere, hauxe da EAJ eta EHBilduren ereduen arteko diferentzia nabarmenaren ispilu. Orain 9 urte Eajren udal gobernuak argi zuen Bergararen etorkizuna industrian zegoela eta urteetako lantegiak ixten hasi zirenean berriak erakartzeko lana egin behar zuela udalak. Horretarako enpresek baliabideak behar dituzte, lurzoru industriala beharrezko baldintzetan prestatuta, eta horixe egin zuen EAJk. 9 urte beranduago poligonoan Embalan industria bakarrik dago eta gainontzeko guztia huts- hutsik.” Juanje Alberdik jarraitu du esanaz “ Eajren lehentasuna industria sare sendoa edukitzea eta kalitatezko lanpostuak sortzea dela eta zortzi urte hauetan Bergarak nabarmen egin duela atzera. Nik gidatuko dudan taldeak Bergara gobernatzeko aukera badu, egoera honi buelta emango diogu, hori da nire konpromisoa.” Halaber, Juanje Alberdik Bergararen kultura izaera azpimarratu nahi izan du, Euskadin erreferentziazko dena, “musika ardatz duten produkzio guztietatik hasi eta margolarietara, kultur eragile asko eta kalitatekoak ditugu Bergaran” Simon Arrietaren jaiotzaren mendeurren honetan omenaldia eta errekonozimendua eman nahi izan diogu Beart margolari elkarteari eta gertutik ezagutu ditu Markelek ere gure margolarien lanak eta kezkak.

Azkenik, EAJ-PNVko gobernu desberdinek sortutako azpiegiturarik handiena eta ia garrantzitsuena ere ekarri nahi izan dute gogora bi hautagaiek, gizarte zerbitzuena hain zuzen, egun oraindik indarrean dagoena eta gainerako estatuko erkidegoek izan nahiko luketena. Bergarar jubilatuekin egoteko aukera izan dute jeltzaleek gizarte laguntzez, pentsioez eta abar hitzegiteko.

Bisita Goienan

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube