Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/01/22

Maria Ubarretxena izango da EAJ-PNVko Arrasateko alkategaia

Maria Ubarretxena Cid, 35 urteko emakumea, gaur egun Arrasateko udaletxean zinegotzi eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendaria dena eta Euskadiko kooperatiben Goren-Kontseiluko Presidentea, aurkeztu du EAJ-PNVk Arrasateko alkategai.
Maria Ubarretxena izango da EAJ-PNVko Arrasateko alkategaia

Luis Mari Apraiz, Arrasateko Uri batzarreko lehendakariak aurkeztu du Maria Ubarretxena. " EAJ-PNVren asanblean aho batez hautatua izan ondoren, bere berri eman nahi dizuegu" zioen Apraizek aurkezpenari hasiera emanaz.

Maria Ubarretxena Urretxuarra da jaiotzez baina Arrasatera ezkondua, senarra eta seme-alabak bertakoak direlarik. Maria 1980.eko Urriak 11ean jaio zen Urretxu -Zumarragan baina 9 urte daramatza Arrasaten eta aipatu bezala, bertako udaleko zinegotzia da gaur egun 2011z geroztik. Bi umeren ama, 5 eta urte beteko seme-alabak ditu.

Ikasketaz, Giza Zientziak eta Enpresan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean eta 11 urteko esperientzia dauka enpresa munduan, exportazioan. Hizkuntza zalea da eta euskara eta gazteleraz gain ingelesa, frantsesa eta alemaniera hitzegiten ditu.

Luis Mari Apraizek azpimarratu nahi izan du Mariak, goi mailako prestakuntza eta esperientziaz gain sensibilidade berezia duela Gizarte Ekonomian eta enpresa eredu alternatiboetan: kooperatibak, parte hartze enpresak eta abarretan. Enpresetan langileen partaidetzan sinesten du eta argi dauka talde lana ezinbestekoa dela.

“Arrasateko alkate izateko profil egokia dela uste dugu, Arrasatek egun bizi duen krisiari aurre egiteko alkategai egokiena” adierazi du Apraizek. 

Bere aurkezpenean Mariak eskerrak eman ditu Arrasaten aldaketa lideratzeko beregan jarritako konfidantzarengatik. “Debagoieneko herririk garrantzitsuena gara eta historikoki industria sare garrantzitsuko herria gara eta langabezia tasa handirik ez dugu izan. Hala ere, azken urteetan Arrasate atzean geratzen ari da” aipatu du.

Bukatzeko, Arrasateko EAJ-PNVk udalerriarentzako proiektu sendo eta errealista aurkeztuko duela aurreratu nahi izan du, Arrasate, berriz ere bailarako motor bilakatzea helburu izango duena.

Informazio gehiago: http://goiena.eus//arrasate/1421837048832

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube