• 30 API 19

    Lehendakariak Arzak, bere saltsan erakusketa bisitatu du San Telmo Museoan

    Iñigo Urkullu lehendakariak Arzak, bere saltsan erakusketa bisitatu du gaur San Telmo Museoan. Erakusketa horrek Donostiako sukaldari ospetsuaren ibilbidearen errepasoa egiten du, Euskal Sukaldaritza Berriaren aita izan den Juan Mari Arzak-en ibilbidea, hain zuzen ere

    Urkullu lehendakariarekin batera, Donostiako alkatea, Eneko Goia, eta Elena Arzak izan dira. Juan Mari Arzaken alabak erakusketaren edukia eta Mirakruz gainean familiak duen jatetxearen historia azaldu dizkie.

    Lehendakariak Juan Mari Arzakek euskal sukaldaritzari eta Euskadik munduan duen irudiari egindako lana eta ekarpena goraipatu ditu. Urkulluren esanetan, erakusketa mundu mailako ospea duen sukaldari baten lana aitortzeko modua da.

    Donostiako alkateak, berea aldetik, esan du erakusketak bi helburu dituela: “batekik, Arzaki omenaldia egitea, eta bestetik hiriak berarekin duen zorra kitatzea, bere lan eta izenak hiri hau munduko gastronomiaren mapan jarri dutelako”.