• 27 OTS 14

    Legebiltzarrak bere babes osoa adierazi dio Donostia 2016 Proiektuari

    Garbiñe Mendizabal legebiltzarkide jeltzaleak eskatu du adituei euren lana ‘era egokian‘ egiten uztea; halaber, Jaurlaritzari ez dagokiola eragile pribatuekin adostea finantzazioa lortzeko.

    Legebiltzarrak honako hau eskatu dio Jaurlaritzari: Donostia 2016 Europako Hiriburutzarekin duen konpromisoa erakutsi dezala. Horretarako, defendatu dezala hiriarentzat, lurraldearentzat eta herriarentzat estrategikoa den proiektu hau, dagozkion foro instituzionaletan, ekonomikoetan eta kulturaletan.

    Donostia 2016 Fundazioa Legebiltzarrak bultzatu dezala eskatu dio Jaurlaritzari, bete dezala Europako Kultur Hiribururako jarraipen eta aholku Batzordearen gomendioa, alegia, hasierako proiektuaren izpiritura mugatzea, horretarako ekintza zehatzak eginez.

    Gainera, Patronatuko kide denez gero, eta Bruselatik egindako gomendioak jarraituz, Legebiltzarrak eskatu dio Jaurlaritzari bermatu dezala talde teknikoari eskatutako lanak, ekimen pribatuko enpresen eta sektoreen patrozinioa eta babes ekonomikoa lortzeko, gertakari hau ezohiko interesekotzat hartuz.

    Legebiltzarrak jarraian doana eskatu du: Donostia 2016 Fundazioaren talde teknikoak bere lana egin ahal izatea, injerentzia politikorik gabe, Europako Batzordearen gomendioek dioten bezala. Helburua izango da gomendio horiek gogobetetzea.

    Azkenik, Legebiltzarrak Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren agerraldia eskatuko du. Helburua izango da Donostia 2016 ekimenaren garapenaren eta aurrerapenaren berri ematea. Hori egingo du, gutxienez, bilkuraldi bakoitzean behin.