• 22 MAI 15

    Larraitz Ugartek hauteskunde kanpaina hasi zuen bezalaxe amaitu du: gezurretan

    EAJ-PNVren Gipuzko Buru Batzarrak salatu du Ezker abertzaleak salaketa faltsua hauteskunde kanpainarren azken egunerarte luza arazi duela

    Behin Bilduren aginteko foru aldundiaren bozeramaile Larraitz Ugarteren adierazpenak entzunda, EAJ-PNVren GBBk adierazi du, Larraitz Ugartek hauteskunde kanpaina hasi zuen bezala amaitu duela: gezurretan.

    Horren harira, jeltzaleen gipuzkoako ejekutibak esan du, azken lau urteotan boterean aritzeak agerian utzi duela ezker abertzalearen eta Larraitz Ugarteren benetako aurpegia.

    Hortaz, EAJ-PNVren GBBk salatu du, botereari eustearren, EAJ zapaltzeko asmoz, iraina, gezurra eta erasoa erabiltzen dituzte, eta horretarako, gezurra eta salaketa faltsua jarduera politikoaren oinarri dira ezker abertzalearentzat.

    Azkenik, EAJ-PNVren Gipuzko Buru Batzarrak azpimarratu du, ezker abertzaleak, horrekin erakusten duela, egunero, betiko ezker abertzalea izaten jarraitzen duela. Oraingoan, boterea galtzeko arriskuaz izututa dagoen ezker abertzalea.