• 20 API 18

    Korrokoitzeko eremuaren antolaketa akordioak berme teknikoa jaso du"

    Irungo EAJ-PNV Udal Taldeko bozeramaileak, Xabier Iridoyk, lehengo astean Hirigintza arloak aurkeztu zituen Korrokoitzeko txosten teknikoen inguruan egindako azterketa eta hausnarketa aurkeztu ditu, eta pasaden urtarrilak 12an iragarri zuen antolaketa berrirako akordioa ere berretsi du gaurkoan.

    Azken hilabeteotan, Korrokoitz eremuko Jabetzak 2017ko abenduak 30ean aurkeztutako dokumentuaren tramitazioak aurrera egin du, eta beste edozein Plan Bereziren izapidearekin gertatu ohi den bezala hirigintzako udal teknikariek, aurkeztutako dokumentu honen inguruko txosten teknikoak landu dituzte. Zentzu horretan, eta ezer esan baino lehen, euskal zinegotzi nazionalistak zehaztu nahi izan du "behin udal teknikariek aldeko txosten teknikoak aurkeztu zituztenean, plana osatua izan da eta baita onartua ere. Hortaz, txostenek antolamendu plana onartzen dute eta honen aldeko jarrera erakusten dute".  

    Halaber, bozeramaile jeltzaleak txostenek duten behaketa justifikazio eranskinari erreferentzia egin nahi izan dio, non bertan Jabetzak obeditu beharreko akatsen zuzenketa biltzen diren, "antolamenduari eragiten ez dioten kontuetan, aurreikusi zitekeen dokumentuan zuzenketak egin beharko ziratekeela, baina antolamenduari dagokionean, udal teknikarien aldetik ez da zuzenketa eskaerarik izan".    

    Bestalde, Iridoyk "teknikariek egin dituzten behaketa horiek ez dute, udal teknikarien eta Jabetzako teknikarien arteko akordioaren tramitazioaren aurrera pausoetan eragiten. Hala da, non abenduak 30ean erregistratu zen dokumentuak jasotzen duen antolamendua eta egun onetsi dena, berdinak direla" adierazi du.

    Horregatik, zinegotziak azken hilabeteetan esan duena berriro eutsi du, "gaur, beste behin, pasaden urtarrilak 12an jakinarazi nuen udal teknikari eta jabetza teknikarien arteko antolamendu berriaren akordioa berretsi nahi dut; <<Irungo Udalaren Hirigintza arloa, pasaden urtean zehar, jabetzak dituen teknikoekin batera lanean ibili da Plan Bereziaren aldatzean, betiere jabetzarekin akordio bat lortzeko helburuarekin. Eta lan honen emaitza Korrokoitzen antolamendu berria jasotzen duen dokumentuaren aurkezpena izan da>>. Berriro ere diot, udal teknikarien eta jabetzak izendatutako teknikarien artean adostutako antolamendua".

    Hain zuzen, pasaden apirilak 9an ospatutako Hirigintzako Batzordean, egun aurkeztu diren bi plan bereziren berri eman zen, Korrokoitz eta Papineako Plan Berezien berri zehazki, Irungo Alde Zaharreko bi ondoko eremu. "Bi aldakuntza dokumentuak ia-ia momentu berean aurkeztu ziren, lehena, Korrokoitzekoa, abenduak 30ean eta bigarrena, Papineakoa, urtarrilean" esan du Iridoyk. "Bi Plan Berezi hauek, ohiko tramitazio berdina jarraitu dute, are gehiago, bi planek txosten teknikoak martxoan jaso zituzten, baina emaitzak guztiz desberdinak izan ziren" adierazi du bozeramaileak, "Korrokoitzeko Plan Bereziak, antolamendu orokorreko helburu eta irizpideak betetzen zituenez, aldeko txosten teknikoak jaso zituen bitartean, Papineakoak aurkako txostenak jaso zituen, profil bolumetrikoaren funtsezko alorrak saihesteagatik. Ondorioz, Korrokoitz formulaziorako onartua izan zen eta Papinea ez".

    Azkenik, bozeramaile jeltzaleak aurreko astean Gobernu sozialistak eta honen Hirigintzako ordezkariak aipatutako marra gorriei egin die erreferentzia, "<< marra gorriak >> hitzak duen esanahi arrunta nabarmendu nahiko nuke, buelta ez duen irudimen puntu bati egiten dio erreferentzia, edo behin gainditutako muga baten ondorioz, segurtasuna ezin daitekeela bermatua izan. Noski, hitz hau modu interesatuan erabili da guztiz eta hau ez da Irunek merezi duena. Izan gaitezen argiak irundar hiritarrekin mesedez, BOEn, ostatu ematearen eta Udalari eman beharreko eraikigarritasunaren %15aren inguruko zuzenketek ez dute antolamendua kaltetzen ezta aldatzen ere".