• 23 MAR 15

    Konfiantzak gidatu behar du politikaren etorkizuna Gipuzkoan

    EAJ-PNVren Gipuzko Buru Batzarraren egoitzan, hauteskunde-taldeak lan-jardunaldia egin du. Bilera GBBren presidente Joseba Egibarrek zuzendu du eta, bertan, Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok eta Donostiako alkategai Eneko Goiak parte hartu dute.

    Bileraren helburua Gipuzkoako egoera politikoaren azterketa egitea izan da, 2015eko udal eta foru hauteskundeetarako EAJ-PNVren ekintza politikoaren eta diskurtsoaren edukiak errepasatzea, eta hauteskunde-prozesuaren logistika eta antolakuntzaren errepasoa egitea.

    Ondorio nagusia segidakoa izan da: legealdi osoan zehar Gipuzkoa gobernatzeko Ezker Abertzalearen oinarria konfiantza eza izan dela. Beraz, Ezker Abertzalearen kultura politikoaren ezaugarri nagusienak inposizioa eta kudeaketa kaxkarra izan dira. Eta horren ondorioz, erakundeen eta hiritarren arteko konfiantza falta nabaria egon da. Konfiantza eza horren adibideak oso agerikoak dira: enpresarekiko konfiantza eza, gizarte politikak modu partekatuan kudeatzeko gizarte-ekimenarekiko kofiantza eza, hondakinak biltzeko kamarak jartzearen ondorioz herritarren jarrerarekiko konfiantza eza, etabar.

    Konfiantza ezak eta guztia kontrolpean izateko obsesioak gidatu dituzte Ezker Abertzalearen politika publikoak eta, horrek, harreman politikoei ere eragin die. Hurrengo udal eta foru hauteskundeetarako egongo den hauteskunde-lehiak Ezker Abertzalea eraman du EAJ-PNVren aurkako estrategia egitera eta, horretarako, irudi faltsua sortzen saiatu da eta gatazka eta gaitzuste egoera ematen saiatu da. Bidegin salaketa faltsuak egin ditu eta horrek erakusten du Ezker Abertzaleak hauteskundeetara heltzeko hartu nahi duen bide antidemokratikoa. Eta bide hori hartzeko arrazoia honakoa da: Ezker Abertzaleak eztabaida publikoa saihestu nahi du, hain zuzen ere, bere kudeaketa kaxkarrari eta inposizioan oinarritutako bere politikari buruzko eztabaida publikoa.

    Egun, EAJ-PNVren eta Ezker Abertzalearen arteko harremanaren egoera, ezker abertzealeak egiten duen azterketan datza, hain zuzen ere, ezker abertzaleak bere jarrera aldaketa estrategikoaren azterketan eta prozesu horretan EAJ-PNVri ematen dion paperaren azterketan. Horren harira, Ezker Abertzaleak bere burua nagusitzat du, lurraldearen etorkizunaren erdian dagoela uste du eta abertzaletasun historikoa baliogabetu nahi du. Ezker Abertzaleak EAJ-PNVrekin elkarlana sustatu nahi du soilik Ezker Abertzaleak berak aldez aurretik zehaztutako mugetan. Gainerako gaietan gatazka proposatzen du eta euskal gizarteari aditzera eman nahi dio ekonomia-, gizarte- eta politika-paradigma berria ezarri behar dela, betiere, kultura politiko ezberdinean oinarrituta.

    Gipuzkoak proiektu baikorra behar du: kofiantza eta elkarlana sustatu

    Gaur egun, gipuzkoarrek behar duten benetako alternatiba legitimatzeko, indartzeko eta sendotzeko, alternatiba horrek ezin du konfiantza ezan oinarritu behar. Beraz, beharrezkoa da, alternatiba serio, eraginkor, baikor eta irekia proposatzea.

    Egun, Gipuzkoan adostasun handia dago aldaketa baten beharrari buruz. Gipuzkoak segidakoak behar ditu: proiektu berria, gobernu onean oinarritutako politika publikoak, hiritarrengandik hurbil egongo diren politika publikoak, zorroztasunez proposatutako politika publikoak. Gipuzkoak jarrera irmoa izan behar du krisiari aurre egiteko, betiere, modu partekatuan eta ongizatearen etorkizuna bermatuz. Gipuzkoak behar du ikuspegi politiko irekia eta integratzailea izatea, eta elkarrizketan eta akordioan oinarritutako kultura politikoa.

    Gizarte anitz eta ireki batean eraginkorrak izateko ezinbestekoa da irekiak izatea, elkarrizketa sustatzea eta adostasunak lortzea: adostasuna eta elkarrizketa alderdi politiko guztiekin akordioak eta konponbideak lortzeko; hiritarrekin zein Gipuzkoako eragileekin adostasunak lortzea, lurraldearen erronkak sustatzeko. Baina, konfiantzak eta elkarlan politikoak ere segidako esannahia dute: printzipio demokratikoak errespetatzea, arerio politikoa errespetatzea, helburuak lortzeko politikak eta ekintzak hitzartzea, eta erakunde-sisteman ordezkatutako gehiengo demokratikoak errespetatzea.

    Gipuzkoa ezin da eraiki aldebakarreko ikuspegi batean oinarrituz. Ezinbestekoa da konfiantzaren balioa berreskuratzea. Herri zein lurralde batean garapena lotuta dago gizarte-antolaketarekin eta inguru horrek dituen harremanekin. Elkarrekikotasun orokorrean oinarritutako gizartea eraginkorragoa da konfiantza eza duen gizartea baino.