Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/02/23

Kataluniak eta Euskadik beren etorkizuna libre eta demokratikoki erabaki nahi dute

Joseba Egibar bozeramaile jeltzalearen hitzetan, Euskadik eta Kataluniak Estatu bera dute aurrez aurre, uko egiten diona menpekotasunik gabeko harreman bat onartzeari. “Bozkatzeko aukera geldiarazten duen agintariak, galderari ez ezik, erantzunari dio beldurra”.
Homs eta Egibar

EAJ-PNVren talde parlamentariaren bozeramaileak, Joseba Egibarrek, baieztatu du bai Euskadik, bai Kataluniak beren etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea dutela. Ildo horretan, adierazi du prozesu katalanak bezala, euskal auziak ere Estatu bera duela aurrez aurre, PPk gidatuta, eta uko egiten diola menpekotasunik gabeko harreman bat onartzeari. “Badago galdetzerik ea posible den lotura konfederaleko harremana. Kataluniako Estatua, euskal Estatua eta espainiar Estatua”, eta gaineratu du “beren burujabetza mantentzen duten estatuen arteko batasuna, eskumen batzuk elkarrekin partekatuz eta independentziari uko egin gabe”. Bere ustez, “Katalunia harreman politikorako formula baten bila dabil, baina Estatuak uko egiten dio ez baldin bada Estatuak berak diseinatu eta inposatu nahi duen formula, alegia, menpekotasuna”. 

Radio Euskadi irratian elkarrizketatu dute Egibar. Bertan, atzo, asteazkenarekin, Donostiako Kursaalean Artur Mas Generalitateko president ohiak eta Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak emandako hitzaldiaren harira, hausnarketa egin du. Esan duenez, prozesu katalanaren amaieran zilegitasunen arteko talka bat eman daiteke, espainiar Gobernuaren inposizio-saiakeraren ondorioz, ez baitio jendeari bozkatzeko aukerarik eman nahi. “Bozkatzeko aukera ukatzen duen agintariak beldurra dio egiari; eta, Katalunian, azken urteotan, egia plano zehatz batzuetan ematen ari da. Konstante bat da. Erantzun sinesgarria, demokratikoa eta modernoa behar du, eta ez harria bezalakoa”, esan du.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak asteartean Vitoria-Gasteizko ganberara bidalitako Euskadiko Aurrekontu Orokorren Proiektuaz ere jardun da Egibar. Baieztatu du Euzko Alderdi Jeltzalearen asmoa dela Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi guztiekin hitz egitea, aurrekontu horiek onartze aldera. “Boto bakarra falta bazaigu ere, gure estrategia ez da babes bakarra lortzea. Talde guztiekin hitz egingo dugu, oposizioko hirurekin, aurrekontuak onartzean ahalik eta adostasun zabalena lortze aldera”, amaitu du.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube