• 31 ABU 18

    Katalanek eta euskaldunek erabakitakoari bide eman behar zaio, negoziatu egin behar da

    Joseba Egibarrek azpimarratu duenez, "Herri honek bizi nahi du eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea dauka". Hori dela eta, "Autogobernu osoa" eskatu du, euskal erakundeei erabakiak hartzeko bide emango liekeena, alegia, “gure eskubide sozialak, kulturalak eta ekonomikoak defenditu ahal izateko”.

    GBBko presidentea, Joseba Egibar, Jordi Turulli erreferentzia eginez hasi da. "Iaz hemen izan zen gurekin Zarauzko mitinean eta, orain, kartzelan dago", adierazi du. PDCat alderdiko zenbait kide izan dira mitinean, David Bonvehí buru zutela, eta horiei begiratuz, kartzelan diren politikari kataluniarrak gogoan izan ditu:  "Ez daude hemen eta, beste batzuk, Puigdemont eta bere sailburu batzuk, adibidez, kanpoan dira. Gure bihotza eta pentsamentua haiekin daude", jakinarazi du. "Zuen kausa gure kausa da", erantsi du.

    Egibarrek aipatu duenez, "duela 20 urte euskaldunak ginen gaiztoak eta kataluniarrak onak, eta, orain, alderantziz da". "Kalifikazio hori Estatuak egiten du, biek aurrean daukagun Estatu berberak", gehitu du. GBBko presidenteak azaldu du "garrantzitsuena ez dela nor doan azkarrago, baizik eta zer onartzen duen Estatuak". Ildo horretan, salatu du "guri ere jarri digula muga Estatuak, izan ere,155 artikuluak zuzenean eragiten digu. Hor dago mehatxu politikoa". "Batzuk diote ez dela komeni Estatua eta epaitegiak haserretzea, baina oinarri demokratikoak errespetatu behar dira, eta baikatalanek bai euskaldunek erabakitakoari bide eman behar zaio, negoziatu egin behar dira ", esan du.

    Joseba Egibarrek azpimarratu duenez, "Herri honek bizi nahi du eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea dauka". Hori dela eta, "Autogobernu osoa" eskatu du, euskal erakundeei erabakiak hartzeko bide emango liekeena, alegia, “gure eskubide sozialak, kulturalak eta ekonomikoak defenditu ahal izateko”.

    Alderdi Sozialistak eta Elkarrekin-Podemosek estatus berriaren inguruan hitz egiterakoan erabiltzen duten "aniztasunari" ere egin dio erreferentzia burukide jeltzaleak. Helburu hori lortzeko ahalegina egin behar dela eta EAJ-PNVk egingo duela esan du, ohartaraziz bi alderdi horiek  estatus berriraren inguruan egindako proposamenak "oso deigarriak" direla. "Oinarri batzuen inguruan gutxieneko adostasuna lortzeko aukera zegoela ikustean zera proposatu dute: aldaketak egiteko Legebiltzarraren bi herenen babesa izan behar dela, hau da, 50 legebiltzarkiderena", jakinarazi du, gaur egun gehiengo absolutua  (38 botorekin) lortzen dela azaldu ostean.. "Zergatik jartzen dute muga 50 legebiltzarkidetan eta ez 46tan? galdetu du. "Alderdi Sozialista ez dagoelako. Zergatik tematzen dira zenbaki horiekin, Espainiako konstituzioaren aldeko bozkak erroldaren %30,8 besterik izan ez zirenean”, galdetu du. "Hori da aniztasuna haientzat. Gutxiengo oztopatzailea  bihurtzen ari dira", amaitu du.