• 07 MAI 15

    Juanje Alberdi: “Bergarako egoera aldatzeko aukera bakarra gara, Ezker Abertzalearen gelditasunaren aurrean”

    EAJ-PNVko hautagaiaren helburu nagusia da enplegua sortzea eta ekonomia dinamizatzea. Juanje Alberdi hautagai jeltzaleak, bere taldearekin batera, 17 proiektu aurkeztu ditu. Bergarar askok egindako ekarpenekin udal hauteskundeetarako gobernu-programa osatzen duten proiektu guztiak.

    Bergarako EAJ-PNVko alkategaiak gobernu-programa zehatz bat aurkeztu du. Jeltzaleek etxe guztietara zabaldutako kanpainaren ondoren herritarrek egindako ekarpenekin eta proposamenekin osatu dute aipatutako programa.

    Landu diren 17 proposamenak Bergarako mapa batean kokatu eta ikusi aurretik, Juanje Alberdi bozeramaile eta hautagaiak argi utzi du bere hautagaitzaren helburu nagusia, datozen 8 urteetara begira, enplegua sortzea dela, baita Bergarako ekonomia dinamizatzea eta eragile ekonomiko guztiak, alegia industria, merkataritza eta autonomoak, garatzea ere. “Bergarako garapena lortzeko eta ekonomia indartzeko apustua egiten ez bada, Bergarak ez du etorkizuneko proiekturik edukiko, ezin izango du inbertsiorik egin, langabetu kopurua areagotu egingo da eta ez da bitartekorik egongo herritarren bizi-kalitatea hobetzeko” adierazi du hautagaiak.

    “Gure gobernu-ereduak ez du zerikusirik Ezker Abertzaleak duenarekin. Diru publikoa zorrotz kudeatuko dugu, inprobisaziorik gabe, inposaketarik gabe eta herritarren parte-hartzea kontuan hartuta”. Alberdiren hitzetan, profesionalen talde bat du hori guztia lortzeko, gizarte-gaietan sentsibilizatuta dagoen talde bat osatu du; etorkizuneko proiektu baten alde lan egin du taldeak eta Ezker Abertzaleak egindako kudeaketa txarraren, inposaketaren eta kontrolaren aurrean aukera bakarra dela azpimarratu du.

    Ekonomia dinamizatzeko beharra azpimarratzeaz gain, Alberdik esan du ezin direla berriro errepikatu atez atekoarekin izandako gertaera penagarriak, eta EAJk udal gobernutik 5. Edukiontzia sustatuko duela esan du. Herritarren eskaerei hobeto erantzuten die eredu horrek, askoz ere merkeagoa da eta emaitza hobeak lortzen dira, gainera. Eta horren froga dira Elgetan lortutako emaitzak: % 80koa da gaikako bilketa.

    Jarraian, Alberdik datozen urteetarako proposatutako 17 proiektuak aipatu ditu:

    Gure proiektuak:

    1- UDAL LOKALAK. Alokatzeko bulegoak, ekintzaileentzako zerbitzu partekatuekin.

    2- IPINTZA. Estalki bat zaletuak eguraldiaren gorabeheretatik babesteko.

    3- ARRIZURIAGA. Parkea birmoldatzea, herritarrek gehiago erabiltzeko; iresgarritasuna eta segurtasuna ziurtatzea.

    4- WIFI GUNEAK GUZTIENTZAT. INTERNET AUZO GUZTIETAN

    5- LURPEKO PARKINA

    6- AGORROSIN. Agorrosingo futbol-zelaiaren lagapena negoziatu BKErekin, bertan entrenamenduak, atletismoa eta beste kirol batzuk uztartzeko.

    7- FRONTOIA IKUSKIZUN HANDIETARAKO EGOKITZEA. Frontoia pilotara jolasteko zein kultur ikuskizun handietan erabiltzeko egokitzeko proiektua sustatzea.

    8- BIDEGORRIA. Bidegorri-sarea amaitzea eta udalerrien arteko lotura sustatzea.

    9- MIGUEL ALTUNA ZENTRO BERRIA

    10- BOLU FRONTOIA ESTALTZEA. Auzotarrek erabiltzeko eta aretoko kirolak egiteko.

    11- ESPOLOIA KULTUR ARDATZA. Kiosko berria egitea.

    12- IRISGARRITASUNA. Oinezkoen eta ezinduen irisgarritasuna hobetzea.

    13- LANDA AUZOAK. Oinarrizko azpiegiturak eta zerbitzuak ziurtatzea. Bertoko produktuen kontsumoa sustatzea Bergarako jatetxe, taberna eta dendetan.

    14- ERRETIRATUAK. Ekipamenduak hobetzea eta garraioa erraztea.

    15- ESPOLOIAN GIZARTE ALOKAIRUA. Gizarte-alokairuko etxebizitzak, Udalak sustatutakoak, Espoloian.

    16- LARRAMENDI INDUSTRIALDEA. Inbertsoreak erakartzea eta enpresei zerbitzuak eskaintzea.

    17- HILERRIA LEKUALDATZEA. Proiektuaren prozesua martxan jartzea.

    Amaitzeko, Bergarako alkategaiak eskerrak eman nahi izan dizkie Bergarako herritar guztiei, egindako ekarpenengatik, eta hurrengo legegintzaldian ekarpen gehiago egitera animatu ditu.