• 25 URR 13

    Jon Darpon “Euskadin 80 urte baino gehiago duten 140.000 pertsona ditugu: hori gizartearen lorpen handia da”

    Eneko Goia, Donostiako udaleko EAJ-PNVren bozeramalea: “Pertsonak dira lehenik eta behin gogoan izan behar ditugunak bizi dugun krisi garai honetan: gizarte politikak dira gurutzatu ezin ditugun marra gorria”.

    Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu den Jon Darponen iritziz, “80ko hamarkadan berdintasun, kalitate eta partaidetzako printzioioekin jaio zen euskal osasun sistemak gizartearen lorpen handiak izan ditu, hala nola, 80 urte baino gehiago duten 140.000 pertsona ditugula Euskadin”. “Horrek esan nahi du adinean oso aurrera joaten garela eta baldintza onetan gainera” nabarmendu du Darponek. Donostiako EHUko Antonio Beristain aretoan eman duen hitzaldian egin ditu Osasun sailaren arduradunak adierazpen horiek, “Euskal osasunaren egoera” hitzaldian, alegia. Donostiako Gogaide Elkarteak antolatutako hitzaldian jende ugarik parte hartu duelarik.

    Eneko Goia Donostiako udaleko EAJ-PNV udal taldearen bozeramaleak egin du hizlariaren aurkezpena, eta berak esan duenez “Pertsonak dira lehenik eta behin gogoan izan behar ditugunak bizi dugun krisi garai honetan: gizarte politikak dira gurutzatu ezin ditugun marra gorria”.” Hori da, gaur egungo Jaurlaritzak hartu duen konpromisoa” azpimarratu du Donostiako udal bozeramaleak.

    Hitzaldian zehar, Osakidetza kudeatzeko egiten den ahalegin ekonomikoa nabarmendu du Osasun sailburuak, “Eusko Jaurlaritzak duen sailetatik lehena da gastu mailari erreparatzen badiogu, urtean 3.200 milioi euro baino gehiagoko aurrekontuarekin. Hau da, Iñigo Urkulluren lehendakaritzapeko gobernuaren aurrekontuaren heren bat”

    Jon Darpónek zenbakiak jarri dizkio euskal osasun sistema lanean mantentzeko ahaleginari. “Herriko enpresarik handiena da Osakidetza, 35.000 langile ditu, eta beste 6.000 lanaldi partzialean aritzen direnak. Herritar bakoitzagatik urtero, 1.400 euroko gastua egiten dugu, hau da, 4 kideko familia batengatik, urtean, 6.000 euro batez beste. Osakidetza izango da, seguruenik, urtean zehar ia euskal herritar guztiak atenditzen dituen administrazioko esparru bakarra” esan du sailburuak bukatzeko.