• 08 MAR 17

    Irungo hirigintza eta etxebizitzako ordezkariak, Xabier Iridoy-k, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako kontseilari berriari, erantzun dio

    Irungo Hirigintzako eta Etxebizitzako ordezkariak, Xabier Iridoyk, Alberto Larzabaleko etxebizitza dotazionalen proiektua "urtez mugimendurik gabe" egon dela ezeztatu du

    2016ko irailaren 30ean, Eusko Jaurlaritzak Exekuzio Proiektua eta Obraren Lizentzia eskaera bidali bai zituzten, Udalaren erregistroan baieztatu daitekeen bezala. Orduz geroztik, Udaletxeko Hirigintza arloa, Eusko Jaurlaritzarekin etengabeko kolaborazioan, proiektuan buru-belarri lanean izan da, are gehiago, egun, Abiazio Zibilaren baimenaren esperoan da arloa beharrezko diren hurrengo tramiteekin jarraitu ahal izateko, eta hala eraikuntzari lizentzia emanez. 

    Xabier Iridoyk gainera, gogorarazi nahi izan du "proiektua orain hilabete asko dago martxan, Lakuan 2016ko urtarrilaren 14ean mantendu zen bileran, kargua orain gutxi utzi duen Etxebizitzako Kontseilari ordeak Irungo Udalarekin proiektua berpizteko hitza eman zuenetik".   

    Halaber, Iridoyk aditzera eman du "Kontseilariak Irunen alokairuko etxebizitzei bultzada emateko beharra badela onartu eta ulertu izanak, gogobetetzen gaitu. Gaur egun, gainera, Txumi Erreka zonaldean, proiektu berri bat garatzeko aukera baloratzen nabil. Zehazki, Haur Eskola zaharra dagoen zonaldean, hau alokairu dotazionalei zuzendutako lursaila baita. Beraz, Udaletxetik espero duguna da, Iñaki Arriolaren arloa, bere garaian Eusko Jaurlaritza Oinaurreko etxebizitzekin konprometitu zen bezala, oraingoan ere Txumi Errekako proiektua babestea ". Hartara, bertan, gazte eta etxebizitzak lortzeko arazoa duten taldeei zuzendutako  alokairuko 25 etxebizitza eraikitzeko aukera edukiko luke Udalak. 

    Are gehiago, Larreaundiko azpiespazio elektrikoa jada eraitsi denez, eremua hiritarren parte-hartze prozesu baten bitartez, bertako zonalde berdean zer egingo den erabakitzeko prozesua ahalbidetuta geratu da. "Hortaz, zonalde honen alboan alokairuko etxebizitzak eraikitzeko aukera edukiko genuke" esan du ordezkariak. "Udaletxetik ez dugu ahazten, garrantzitsuena eta gehien axola zaiguna, gure hiriak duen alokairuko etxebizitzen eskaera erantzutea dela. Eta horregatik, guretzat hain da garrantzitsua Eusko Jaurlaritzarekin elkar lan egitea, orain arte egin dugun bezala".