• 11 EKA 18

    Irungo EAJ-PNVk politikaren birsorkuntzaren aldeko eta Iridoy alkatetzarako hautagai izateko apustua egin du

    EAJ-PNVk datozen 2019ko hauteskundeetako alkatetzarako Xabier Iridoy aurkeztu du hautagai gisa gaur goizean. Horrela erabaki zuen pasaden ostegunean, ekainak 7ko arratsaldean alderdiaren batzarrak, datorren urtean EAJ-PNVko zerrenda-buru izateko babesa aho batez emanda. Iridoyrekin batera, Joseba Egibar, Gipuzko Buru Batzarreko presidentea eta Lander Ugartemendia, Irungo Uri Buru Batzarreko presidentea izan dira gaurkoan.

    Hasiera emateko, Lander Ugartemendiak, pasa diren mandatuko hiru urteetan Irungo EAJ-PNVko bozeramailea den Xabier Iridoyk burutu dituen aparteko gestioa eta oposizio konstruktiboa azpimarratu ditu. "Iridoyk une oro, sortatu den edozein egoera profesionaltasun osoz aurrera eraman du, betiere seriotasuna, prestutasuna eta erantzukizuna gailenduz, eta irundarren onura defendatuz.  Xabier Iridoy elkarrizketatzailea eta irekia da, gertukoa eta lan taldean sinesten duena" eta "Irunek aldaketa behar du, politika egiteko modu berria, egun duen eta iraganean finkatuta dagoen gobernu sozialistaren alternatiba erreala, eta Irunek etorkizun hobe bat edukitzeko alternatiba bakarra EAJ-PNV da, Xabier Iridoy da"  baietsi du.

    Bestalde, Xabier Iridoyk publikoki eskertu ditu, bere alderdiarengandik jasotako babesa eta datozen udal hauteskundeetan EAJ-PNVko zerrenda-buru izateko alderdikideek beregan jarri duten konfiantza. "Aurreko urteetan bezala, ilusioz eta gogoz egingo diot aurre garrantzizko erronka polit honi" adierazi du. "Gure hiri-proiektuan, pertsonak, hiriaren hobetzea eta irundarren bizi kalitate hobekuntza dira ardatz nagusiak. Azken hiru urteotan gure hiriak dituen beharrak eta bizi duen errealitatea ere zein diren ikusteko aukera izan dugu. Berritze eta birsorkuntza bezalako betekizun argiak dituen hiria da Irun. Irundarren bizi kalitatea hobetzean oinarritutako hainbat ekarpen eta proposamen egin ditugu, baina oraingoan haratago joango gara, Irungo EAJ-PNVtik helburu zehatz bat dugu, Irun Euskadin aintzatetsia izatea. Horretarako, gure hiria beste instituzioen agendetan egotea bultzatuko dugu" ziurtatu du.        

    Halaber, Iridoyk hiriaren ekonomiak eta baita irundarren bizi kalitateak duen garrantzia azpimarratu du, "hirian ekonomiak duen egoerari bultzada emango diogu, pertsonek dituzten ezagutzak, ikuspuntuak eta ideiak kontuan izanda, aurrera pausoak beraiekin batera emanez. Momentu oro, hiritarren zerbitzura egoten ahalegindu naiz, nire babesa eta laguntza erakutsiz, betiere ditugun aukera eta eskumenen barruan. Instituzioekiko elkarlanean sinesteaz gain, hiritarrekiko kolaborazioan ere sinesten dugulako guk, Irun ez baita Irun bere herritarrik gabe". Mandatu honen hasieran argi zuen helburu zuen ideiarekin aurrera jarraituko duela ere zehaztu du, "Irunek dituen hiri-eremuen birsorkuntzari ekitea beharrezkoa da, guztia segurtasun politika eta hiriaren ikuspuntu globala kontuan izanda".       

    Hiriaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du ere Iridoyk. "Irunen alde lan egiteko prest nago. Are gehiago, etikan, gardentasunean eta elkarlanean oinarritutako politika ezartzeko hitza ere ematen dut"  amaitu du hautagai jeltzaleak.

    Azkenik, Joseba Egibarrek, Xabier Iridoyk alderdiak proposatutako erronkari baietz esana eskertu du, "egun ez da erraza herrigintzara dedikatzea, zure onena zerbitzu publikoei eskaintzea, horregatik eskertzekoa da Xabierrek alderdiak proposatutako erronka onartu izana. Irun hiriak dituen erronkak aurrera eramateko, partekatu eta ebazteko pertsona egokiena da zalantzarik gabe". Bukatzear "iraganean aurrera eraman den egiteko modua eta estiloa ezagutzen dugu, baleko aurkari bat aurrean ikusi duenean egin duena. Baina hori ez da Irunek behar duena, ez moduan ez fondoan. Estilo desberdintasun nabarmena dago, guk etorkizun partekatua, aurreratua eta berritua defendatzen dugu. Eta Iridoy da Irunek behar duen berriztatzea ekarriko duena" ñabartu du.