• 20 OTS 18

    Irungo EAJ-PNVk gertatutakoaren errealitatea ezagutzera ematen lagunduko duen edozein ekimen babestuko du

    SPIk eta Irungo EH Bildu-k, datorren asteazkenean, otsailak 28an, ospatuko den Udalbatzan, ikerketa komisio bat osatzeko mozio bat aurkeztuko dutela adierazi dute. Guztia, azken asteotan Korrokoitz gaiaren inguruan jazo diren gertaera eta akusazioak argitzeko asmoz. Berri honen aurrean, Irungo EAJ-PNVk hurrengoa azaltzen du:

    Berri honen aurrean, Irungo EAJ-PNVreb iritzian onartezina da Santanok Iridoyrengan isuri dituen gezur larriak frogatzeko ebidentziak oraindik ez aurkeztu izana, non Iridoyk informe teknikoetatik alde batera eta hirigintzan legez kanpo lan egin duela adierazi duen. Ondorioz, EAJ-PNVn uste dugu egiak, Santanok erabiltzen duen eta alkate batentzako desegokia den, azpikeriaren gainetik egon behar duela, hartara:

    Irungo EAJ-PNVk modu positibo eta egokian balioztatzen du, gaurkoan otsailak 20an, EH Bilduk eta Si Se Puede Irunek egin duten komunikazioa. Halaber, guk orain astebete ireki genuen bide juridikoa, eta udaleko beste bi alderdi politikoek gaur ireki dutena, osagarriak izan daitezkeela ere iruditzen zaigu.

    Bi prozesuek helburu bera baitute, irundar hiriak egia ezagutzea; ea Alkateak egin dituen akusazioak gertaeraren errealitatera egokitzen diren eta honek probak aurkeztu ditzala. Horregatik eta amaitzeko, “Irungo EAJ-PNVk gertatutakoaren errealitatea ezagutzera ematen lagunduko duen edozein ekimen babestuko du” ziurtatu du Iridoyk.