• 10 API 19

    Irunek ikuspegi globala duten etorkizuneko proiektuak behar ditu

    Palmera Montero aretoan laugarren topaketa egin dugu, Irungo Birsorkuntza gai nagusi izanik, eta Trenbide Eremuaren birsorkuntza ere aipatuz. Irunerako iraultza izan daitekeen gaia, izan ere, Irun hiriaren bihotzaren garapena guztiz baldintzatu dezakeen proiektua izan daiteke hau, nola zuzentzen edo diseinatzen den oso garrantzitsua izango da. Horrelako proiektu bat Irunera eta bere beharretara egokitu behar da, baita hiritik bertatik pentsatu eta proiektatu ere.

    Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraio sailburuordeak eman zuen hitzaldia, non Xabier Iridoyk, maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan alkate izateko hautagaiak ere, asko izan zuen esateko. Ezer baino lehen, Iridoyk Irunen garatzen diren proiektuek planteamendu globala izan behar dutela azpimarratu nahi izan du, "Irunek etorkizuneko begirada dituen proiektuak behar ditu, anbizio handikoak, eredugarriak eta kalitatezkoak. Hurrengo belaunaldiek izan ditzaketen beharrak kontuan dituzten proiektuak, eta nola ez, ikuspegi globala ere izan behar dute hauek. Irunek ez du inprobisaziorik behar, ez du egungo alkatea den Jose Antonio Santanok egiten dituen "partxeoak" behar. Irunen ondorio ezkorrak besterik eragiten ez dituzten partxeoak dira hauek, "gure nortasunean, hiriaren erakargarritasunean, herritarren harrotasunean eta, nola ez, pertsonen ongizatean ere. Moduak aldatu egin behar dira, egungo alkateak dituen politikak jada ez dute irtenbiderik eskaintzen". 

    Halaber, IridoykSantanok trenbidegunearen inguruan duen proiektuak asko kezkatzen duela ere esan zuen, "anbizio gutxikoa da, ez du trenbide-gunearen birsorkuntza osoa aintzat hartzen eta guk bide horiek estaltzearen alde egiten dugu. Oraindik ez dugu ulertzen nola Santanok ez duen trenbide-gunearen birsorkuntza osoa aintzat hartzen. 2015ean adostu genuen HAPOak ez du Santanok proposatutakoa bermatzen, haratago doa. Eta guk HAPOko helburuak bete nahi ditugu, aurrera begiratu nahi dugu, eta Iruni benetako erreboluzioa eskaini".

    Era berean, Iridoyk 500.000 m2 baino gehiagoko eremu baten birsorkuntzaren proiektuaren parte hartzea azpimarratu zuen, "baldintzatutako proiektu bat izan da, proiektu itxi bat aurkeztu da, egungo bideen aurrean eraikitzea aurreikusten den etxebizitza eta irabazizko eraikin berriak nola antolatzeko bi aukera besterik ez dira eskaini. Hortaz, esan genezake herritarrek ez dutela benetako aukerarik izan proiektuaren giltzarriei buruz iritzia emateko, ez dute parte hartze erreal bat izan. Ulertezina". Are gehiago, Santano alkateak aurkeztu duen proiektuak, bere garaian Irungo hiri-eraldaketa handia zena, ez du Irun bitan banatzen duen hiri erraldea kentzea proposatzen. "Eta hori ez da herritarrek nahi dutena, ezta guk nahi duguna ere. Gure ustez, proiektu honek gure hiriko benetako hiri-iraultza izan behar du, eta horretarako, egungo bideen estalketa kontuan izan behar du. Horretarako, egiten den edozein planteamenduk espazio osoa izan behar du kontuan" esan du Iridoyk.

    Antonio Aiz sailburuordeari dagokionez, urteetan trenbideak Irunen izan duen garrantzia eta eskaini duen aberastasuna laburbildu nahi izan zituen, "trenbidea erabakigarria izan da Irunen. Hiriaren nortasuna adierazten du; horregatik, planteamendu gozo, erakargarri eta etorkizunekoa egitearen garrantzia, eskatimorik gabe. Are gehiago, kontuan izan behar dugu trenbideak urteetan Europarekin bideak sortzeko eta Europa inklusiboagoa izateko balio izan dutela eta gaur egun ere hala da. Bestalde, Irungo Udalak 2015ean onartutako Plan Orokorra kontuan hartuta, Xabierrek azaldu duen bezala, trenbideek dakarten zuloaren eragina arintzeko zenbait jarduera proposatzea ezinbestekoa iruditzen zait. Horregatik, ez zait ulergarria iruditzen gaur egungo udalaren planteamendua, proiektu oso eskasa iruditzen zait, ez du sikiera gutxieneko lurperatzea planteatzen". 

    Amaitzeko, sailburu ordeak zein hautagai jeltzaleak hainbat gai argitu nahi izan zituzten. Aizek bere aldetik, "Irunek galdu ezin duen aukera baten aurrean gaude, Xabierrek bide instituzionala aipatu du eta nik ere hala uste dut jokatu behar dela. Hainbeste metro koadroko eremu hori estaltzea ez estaltzea ez da zentzuzkoa, trazadura hori guztia mantentzeak ez du zentzia, horrelako eremu bateko planteamenduan, etorkizunera begiratu behar da bai edo bai" esan zuen. Iridoyk, berriz, "espazioaren berreskurapenak eraginkorra izan behar du, etorkizuneko hiri baten helburuak bete behar ditu, eta etorkizuneko hiri baten helburuak bete behar ditu. Beraz, alderdien arteko ekimen bateratu gisa adostu behar da, baita irundarrekin hitz egin ere. EAJ-PNVk adostasun globala defendatzen du, alderdien, erakundeen eta herritarren artean. Irungo etorkizuna jokatzen ari garelako, eta gure hiriak seguruagoa eta erosoagoa izatea da gure helburua. Hurrengo 100 edo 150 urteetarako egokitutako Irun" esan zuen.