• 17 ABE 15

    I+G+b eta nazioartekotzearen aldeko EAJren apustua izan dira euskal ekonomian lehiakortasuna irabazteko giltza

    Euskal ekonomiaren sistema eredugarria dela ziurtatu du EAJk eta gobernu zentralak egin nahi duen berzentralizazioa onartuko ez dutela adierazi du

    Gipuzkoatik Diputatuen Kongresurako EAJko hautagaia den Joseba Agirretxea eta Senaturako hautagaia den MªEugenia Iparragirre, gaur goizean Beasainen izan dira, Iñigo Urkullu Lehendakaria, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailburua, Goierriko hainbat alkate eta beste instituzioetako karguekin batera.

    Joseba Agirretxeak ziurtatu duenez EAJk “nazioarteratze, industri ehuna, euskal ekonomi eredua eta euskal enpresaren alde lan egin du eta egindu du aurrerantzean ere”. Euskal enpresa aipatu duenean zentzu zabalean esan du: langile, enpresari, zuzendari, bitartekari... Agirretxeak euskal ekonomia eredua goraipatu du eta EAJk eredu hau Euskadin eta baita Madrlen ere defendatu duela gogorarazi du.

    EAJren ustez ezin da zalantzan jarri I+G+Ia eta nazioartaratzea izan direla azken urteetan euskal ekonomian lehiakortasuna irabazteko oinarriak. Biak, I+G+i eta nazioartaratzea, izan dira industriara oso lotuta egon diren ezaugarriak eta krisi ekonomikoaren aurrean,  hauei esker euskal ekonomiak espainiarraren aurrean hobeto aurre egin ahal izan dio. Industria, eta industria aurreratua, izango da eta izaten jarraituko du gure ekonomia ereduaren zutabe.

    Euskadi nazioartean eredugarritzat duten elkarlaneko sistema batetaz hornitu da; non instituzioak, eragile teknologikoak, Tecnalia eta IK4, eta beste enpresa batzuk parte hartzen dute. Sistema honen arkitektura eta eraketaren atzean (edo aurrean) beti EAJ egon da, Euskadiko I+G+Iaren hobekuntza eta posizionatze aldeko apustua eginez. Zientziaren sarea, teknologia eta berrikuntza, Unibertsitatea eta Enpresak elkarlanean dauden sistema da. Agirretxeak adierazi duenez, euskal sistema inbidiatutako eredua da.

    Kongresurako hautagaiak esan duenez, “badakigu gauetik egunera eraikitzen ez dela, horregatik urteak daramakizkigu sistema honen alde lanean. Adibide bezala, 2007. urtean Euskadik INNOBASQUE sortu zuela esan du, berrikuntzarako agentzia publiko-pribatua. Euskadik Industria 4.0 estrategiaren buru da, Europako gune industrializatuenekin konektatuta dagoela.

    Joseba Agirretxeak “lehiakortasun ekonomikorik ez dago nazioartaratze testuingururik ematen ez bada” azpirratu du ere. EAJk beti argi izan du Euskadiren ahotsa hobe entzungo dela gero eta bitarteko gutxiago izanik. Agirretxeak gure marka propioa sortu eta indartu behar dugula adierazi du, “Made in Euskadi edo “Basque Country” marka. 

    Baina, ildo beretik, gure enpresentzat interes komertziala zuten herrialdeetarako delegazioak onartu eta aitortuta zeudela zirudienean, azken urtetan Espainiar gobernuak  egin duen berzentralizazio saiakera salatu du Agirretxeak. Espainiak, gure interesak defendatzeko eta euskal enpresen negozioak Espainiar delegazioen bitartez egin ditzaten nahi duela ziurtatu du. Kongresurako hautagaiak argi utzi nahi izan du “Basque country” markak baduela konfidantza eta balio nahikoa munduan zehar ibiltzeko, España marka duen bitartekorik gabe.

    Bukatzeko, Joseba Agirretxeak Goierriko Pyme eta ehun industriala bultzatzen duten enpresei eskerrak eman die,  Lazkaoko alkatea den Felix Urkolak zuzentzen duen Goieki eskualdeko garapen agentziaren bitartez, elkarlanean aritu direla indarrak batu eta merkatu berrietara zabaldu direlako. Ekimen hau jarraitu beharreko eredua izango da. “Hau da bidea, jarraitu beharreko norabidea” esan die Agirretxeak.