Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/08/29

Herriari krisitk ateratzen lagunduko dion “erakundeen egonkortasunerako akordio bat” eskaini die Ortuzarrek euskal alderdi politikoei

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak “irrigarrikeriatzat" jo ditu PPk batzokien inguruan esandakoak eta “120 urte hauetan herri guztietan batzoki bat egon dadin esfortzua egin, lanean aritu, parte hartu eta arriskatu diren alderdi honetako gizon eta emakumeak” omendu ditu. Ortuzarrek irailaren 10ean eta 11n Kataluniako Diadan egongo dela adierazi du, baita Eskoziako erreferendumean ere, 18an. “Edozer gertatzen delarik ere, eskoziarrek irabazi dute jada. Beraiek erabakiko dute, eta ez beste inork: ez ingelesek eta ez galestarrek, eskoziarrek baino ez. Eta hori da eskatzen duguna”.
Herriari krisitk ateratzen lagunduko dion “erakundeen egonkortasunerako akordio bat” eskaini die Ortuzarrek euskal alderdi politikoei

EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidentea den Andoni Ortuzarrek erakundeen egonkortasunerako akordio bat eskaini die gaur euskal alderdi politiko guztiei, Euskadik krisi ekonomikoaren azken txanpari aurre egin diezaion, herritarren interesei lehentasuna emanez eta alderdien interesak alde batera utziz maiatzeko udal eta foru hauteskundeekin bukatuko den ikasturte politiko honetan. Ortuzarrek gaur itxi du EAJk ikasturte politikoari hasiera emateko Zarautzen egiten duen ohiko ekitaldi politikoa. Bertan izan dira Gipuzko Buru Batzarreko presidentea den Joseba Egibar eta Zarautzeko alkatea izateko EAJren hautagaia den Xabier Txurruka. “Krisia atzean uzten ari gara. Garrantzizko momentua da hau. Bide onetik goazela erakusten duten aztarna ekonomikoak gero eta argiagoak eta jarraiagoak dira. Baina ondo eta denok batera atera behar gara. Bestela, berriz ere hondoratzeko arriskuan egongo gara. Hori dela eta, Urkullu lehendakariaren gobernuak eta Eusko Alderdi Jeltzaleak etorkizun sendoa eskaini nahi diogu herrialde honi. Alderdi politiko guztiekin erakunde guztien egonkortasuna bermatuko duen akordio bat negoziatzeko konpromisoa hartu dugu. Herrialdea eta hau suspertzea jarriko ditugu alderdien interesen gainetik. Etorkizuna da jokoan. Eta herrialdearentzat ona dena, EAJrentzat ere izango da”, ziurtatu du Ortuzarrek.

Burukide jeltzaleak Zarautzeko hitzordu klasikoa aprobetxatu du (duela bi hamarkada baino gehiago ezarri zen afari-mitin gisa, herriko batzokia finantzatzeko dirua lortzeko, militanteen emaitzen bidez) Euskal Alderdi Popularraren buruek arrazoirik gabe egindako erasoaldi onartezinei erantzuna emateko, estrategia hori “irrigarritzat” jo ostean. “Badakit oso haserre zaudetela, baina ez gara haien segadan eroriko. Ez diogu buelta gehiagorik emango. Sinplea da: frogak badituzte, joan daitezela epaitegira. Eta kitto. Eskuindar horiek gure batzokiekin obsesionatuta daude! Baina ez da oraingo kontua. Betikoa da. Lehenengo Primo de Riverak itxi zizkigun. Gero Francok, hark ere lapurtu zizkigun. Eta orain PPkoek. Ondoretasunezkoa izan behar du. Hori ondo begira dezatela. Ez daukagu zer ezkutatu. Ezer ez. Guztiz kontrakoa. Asko daukagu erakusteko. Eta gainera harrotasunez erakutsi dezakegu. Harrotasun handiz. Mespretxu egin nahi ziguten eta kontrakoa lortuko dute. PPren irain hau alderdi politiko honetako gizon eta emakumeek merezi duten omenaldi bihurtuko dugu. 120 urtetan zehar esfortua eginez, lanean arituz, parte hartuz eta arriskatuz herri bakoitzean batzoki bat izatea lortu duten guztiei. Hori da EAJren batzokien “sekretu handia”. Gure jendearen konpromisoa eta lana. Alderdi honengatik eta gure aberriagatik sentitzen dugun begirunea. Alderdia eta aberria beste guztiaren gainetik jartzea”.

Ortuzarrek adierazi duenez, Kataluniako Diadaren erakunde ekitaldietan izango da irailaren 10ean eta 11n eta Eskoziako erreferendumean 18an. Prozesu eskoziarraren harira, buru jeltzaleak gonbita luzatu dio Mariano Rajoy presidente espainairrari, azken honen baliokide britainiarra den David Cameronek egindakoa jarraitzeko eta euskaldunei eta katalanei erabakitzen uzteko. “Hobe Ingalaterra eta Eskoziaren eredua jarraituko balute. Hitz egin dute, akordio batera heldu dira eta herriak erabakiko du. Ez dakit zer gertatuko den irailaren 18an, baina badakit nik zer gertatzea nahi dudan. Edozer gertatzen delarik ere, Eskoziak irabazi du jada. Eskoziarrek irabazi dute jada. Libreki erabakiko dute. Baiezkoak edo ezezkoak irabaziko du, baina haiek erabakiko dute. Eta haiek haiek dira: eskoziarrak, eta ez galestarrak eta ingelesak. Eskoziarrak. Haien nahia beteko da. Euskaldunok eta kalatanek hori baino ez dugu eskatzen. Gure erabakitzeko eskubidea errespeta dezatela. Eta gero jendeak demokratikoki erabakiko du nahi duena”. Era berean, Ortuzarrek EAJ-PNV Espainiako gobernuaren hauteskunde-erreformaren guztiz aurka dagoela berretsi du.

Ortuzarrek pausu berriak eman ditzan ere eskatu dio ETAri, "armagabetzea eta eragindako kaltearen aitorpena”, esaterako, euskal gizarteak hamarkadetan zehar jasan duen indarkeriaz betetako jazoerak eragindako zauriak behingoz ixteko. Ildo beretik, EBBko presidenteak eskua luzatu dio berriz ere ezker abertzaleari. EAJk erabakitasunez lagunduko dio "lehenago edo geroago hasi beharko duen bide saihestezin horretan”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube