• 08 UZT 16

    Heriotza Duinaren Legeak indartu egingo du Osasun Sailaren eta Osakidetzaren gaixoarekiko arreta bizitzaren amaierako prozesuan

    Kerman Orbegozo legebiltzarkideak nabarmendu du arau berriak indartu egingo dituela legegintzaldian zehar abian jarritako planak eta dekretuak, euskal osasun sisteman zaintza paliatiboak hobetzekoak eta pertsonen eskubideak eta betebeharrak bermatzekoak

    Eusko Legebiltzarrak gaur goizean onartu du bizitzaren amaierako prozesuan pertsonen eskubideak eta duintasuna ziurtatzeari buruzko lege-proposamena. Araua aho batez babestu dute eta, Kerman Orbegozo legebiltzarkideak adierazi duenez, finkatu egingo du Osasun Sailak eta Osakidetzak azken urteotan egiten diharduten lana, gaixoak euren azken etapan artatzekoa eta zaintzekoa. “Osakidetzan, taldeek eta profesionalek kultura berri baterantz aurrera darraite, non, sendatzeaz gain, medikuak prestatzen diren egoera terminalean dagoen pertsona artatzeko eta zaintzeko. Legegintzaldi honetan, Jon Darponek gidatutako departamentuak neurriak ezarri izan ditu gaixoaren sufrimendua baretzeko eta mina gutxituko dituzten zaintza paliatiboak bermatzeko. Hori guztia, pertsonarekiko eta familiarekiko errespetutik”.

    Legearen oinarriak Euskadiko osasun sistemako eta 2016-2020 zaintza paliatiboak hobetzeko Planeko pertsonen eskubide eta betebeharren Adierazpenetik datos. Bi dokumentu horiek egungo legegintzaldian zehar garatu dira. Halaber, arauak bere baitan jasotzen du borondate aurreratuen dokumentua -2002an legez araututakoa-, gaixoaren historial klinikoan gehitzeko eta, horrela, osasun-langileek edozein momentutan kontsultatu ahal izateko.

    Erraminta horiek aurreikusten zuten pertsonaren borondatearen errespetua eta askatasuna zaintzea, hala nola intimitatea, informazioa eta kalitatezko arreta etxean edo ospitalean. “Abiapuntu onak geneuzkan eta orain lege berri honen babesean geratzen dira, osasun-langileei bere jardunerako segurtasun juridiko zabalagoa eskainiz”.

    Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak nabarmendu du legea errealista, eraginkorra eta eskumen-markora egokitutakoa dela. “Arau posibilista da, bere ibilbidea izango duena, eta zuhurra ere bada”, gogoratu du ordezkari jeltzaleak. “Ez da eutanasiari eta eskubide lagunduari buruzko lege bat. Legebiltzarrak ez du horri buruz arautzeko eskumenik. Hori arautuko bagenu, unean bertan jarriko luke errekurtsoa espainiar Gobernuak, eta ez genuen hori nahi. Pertsonen arreta hobetzea zen helburua, sufrimendu gutxiagorako bermeak eskainiz. Horretarako legeak, dekretuak eta planak onartzen dira, baina horretarako daude, baita ere, Osakidetzan egunero lanean diharduten pertsonen partehartze aktiboa. Hemendik, eskertu egin nahi dugu egiten duten lana heriotza, bizitza bezela, gero eta duinagoa izateko”.