Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/07/20

Goiak konpromisoa hartu du udazkenerako gobernu programa eta kudeaketa plana aurkezteko

Donostiako alkateak esan du, mantentze-lanak eta giza-baliabideak direla indartu beharreko arloak
Eneko Goia alkatea

Donostiako alkate Eneko Goiak konpromisoa hartu du, gaur goizean, udazkenean gobernu programa eta kudaeketa plana aurkezteko, hain zuzen ere, gobernu programari atxikitako kudaeketa plana, betiere, EAJ-PNV eta PSE-Eeren arteko gobernu-akordioan hartutako 16 konpromisoak betetzeko.

Eneko Goiak hori aditzera eman du Udal Gobernuko zinegotzi-delegatuen agerraldian, hain zuzen ere, egun guztian batzorde informatiboetan egin dituzten agerraldietan. Horietan, zinegotzi-delegatuek departamentu bakoitzaren lan-ildoak zehaztu dituzte.

Donostiako alkate, Eneko Goia izan da lehenetariko bat batzordean azalpenak ematen, eta bere helburua honakoa dela esan du: “Legealdirako gobernu programa osoa egitea hurrengo hilabeteetan eta udazkenean aurkeztea”. Horren harira Goiak adierazi du, programaren oinarria EAJ-PNVk eta PSE-EEk sintutako 'Donostiaren Aldeko Hitzarmena” dokumentua da. Bertan, 16 ildo estrategiko zehazten dira.

Gainera, Donostiako alkateak azaldu du, gobernu programari atxikituta kudeaketa plana egingo dugu, betiere, programan zehaztutako helburuak betetzeko, eta programa betetzeko kontrola egiteko baliabideekin betetzeko.

Era berean, Eneko Goiak azpimarratu du, mantentze-lanak eta giza-baliabideak direla indartu beharreko arloak: “Mantentze-lanetan udal-egituran zuzendaritza berria egin dugu, eta giza-baliabideen arloan, merezi du denbora eskaintzeak udalaren antolaketari eta udal-langileei. Eta azken hau, presidentzia arloak egingo du”.

Udalaren ekonomia-egoerari buruz, Goiak segidakoa adierazi du: “Egoera ona da, baina badago zer kritikatu, hain zuzen ere, inbertsioen exekuzioa, bai diru-sarreren, bai gastuen ataletan”. Horrenbestez, Donostiako alkateak diru-sarrerei buruz zehaztu du, exekuzio maila %49,81 dela, eta gastuen exekuzio-maila %48,72. Gainera, inbertsioei buruz azpimarratu du, exekuzio maila %59,67 dela, baina esleitutakoak %33 dela eta amaitutakoak, aldiz, %12,18.

Eneko Goiak, halaber, Udal Gobernuak lehenesten dituen 16 proiektuak nabarmendu ditu, hain zuzen ere, segidakoak: 2016ko Europako Kultur Hiruburutza; Tabakalera eta Mundaizeko inguru berritzailea; Ekonoimia sustatzeko plana eta giza-garapena; Sagues berria; Donostialdeako Metroaren geltoki berriak; Carlos I kentzea; etxebizitza berrien  parkea, gazteentzako zein nagusientzako alokairuko apartamentuak eta Loiolako Kuartela; garbiketa eta hiri mantentze-lanak egiteko plangintza; Generazio arteko plangintza, inklusibo eta solidarioa; Giza Eskubideen eta Bitartekaritza Nazioarteko Institutua eta Giza Eskubideak, Elkarbizitza eta Bakearen Batzordea; Altzako distritoa eta Igeldoko Tokiko Entitate Txikia; kirol-instalazioak hobetzea; Martutene-Txomin, uholdeei aurre egiteko segurtasuna, Urumeako birsortzea eta garbiketa; hiri-mugikortasun jasangarria eta oinezkoentzako guneak berreskuratzea; hiri gazte eta dinamikoa; eta ondarearen balioa azpimarratzea.  

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube