Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/11/25

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortu behar dugu, emakumeenganako indarkeria errotik desagerrarazteko

Bakartxo Tejeriak azpimarratu du “sexuen arteko desberdintasunak eta indarkeria matxistak irauten dutela gazteen artean”, eta horrexegatik “arreta berezia eskaini behar diegu”. “Eta horrek baloreetan oinarritutako heziketarekin lotura zuzena du”, erantsi du.
Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortu behar dugu, emakumeenganako indarkeria errotik desagerrarazteko

“Indarkeria matxistaren jatorria emakume eta gizonen arteko desberdintasuna da; hau da, botere harremana, emakumeen diskriminazioa eta menpekotasuna iraunarazten duena”, nabarmendu du Eusko legebiltzarreko presidenteak, “eta hori aldatu behar da: ezinbestekoa da erreferentzia-eredu berriak sortzea, mutilei eta gizonei pribilegio-egoera emango ez dietenak nesken eta emakumeen gainetik; Aldaketa sakona sustatzea beharrezkoa da gizonezko  eta emakumezko ereduetan, emakume eta gizonen arteko afektibitate- eta sexu- harremanak eraikitzen diren moduetan, hain zuzen ere”. “Oro har, benetakoa eta eraginkorra den gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna landu behar dugu, gaur egun ez dagoena”, laburbildu du

Bakartxo Tejeriak azpimarratu du “sexuen arteko desberdintasunak eta indarkeria matxistak irauten dutela gazteen artean”, eta horrexegatik “arreta berezia eskaini behar diegu”. “Eta horrek baloreetan oinarritutako heziketarekin lotura zuzena du”, erantsi du.

“Denok, bai maila pertsonalean bai instituzionalean, balore horiek hedatzeko ardura daukagu, berdintasunean hezteko ardura”, azaldu du, “eta horretarako, norberaren aurreiritziak, jarrerak eta rolak berrikusi behar ditugu”. “Emakumeenganako indarkeriaren kontrako edozein adierazpen eta edozein sexismo mota argi eta garbi gaitzetsi behar dugu. Onartezinak dira sexuaren araberako rol estereotipatuak, neska eta emakumeen ikusezintasuna, sexu eta ugalketa eskubideen ezeztapena, edota sexu edo genero identitateagatiko bazterketa”, ondorioztatu du.

Eusko Legebiltzarreko presidenteak adierazpen horiek egin ditu “Emakumeak espetxean, zailtasun gehiago” jardunaldiaren irekieran, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira Arartekoak eta Eusko Legebiltzarrak elkarlanean antolatutako jardunaldian. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube