Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/03/27

Gipuzkoan gauzatzen ari den gobernantza eredu berrian eta gobernantza horretatik eratorritako emaitzetan sinesten dugu

Euge Arrizabalaga: “Etorkizuna Eraikiz programaren eskutik, Foru Aldundia Gipuzkoak etorkizunera begira dituen erronkei erantzuten ari da, baloreetan oinarritutako proiektuak medio, eragile, enpresa eta herritarren partaidetza sustatuz“
Gipuzkoan gauzatzen ari den gobernantza eredu berrian eta gobernantza horretatik eratorritako emaitzetan sinesten dugu

Euge Arrizabalagak, EAJ-PNV bozeramaile Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Markel Olano Diputatu Nagusiaren azalpenak eta legealdi osoan zehar egindako lana eskertu ditu, Etorkizuna Eraikiz ekimena martxan jartzeko arrazoiak, balorazioa eta aurrera begira dituen asmoen inguruan. Markel Olanoren azalpenaren harira adierazi du, “Diputatu Nagusiak agerian utzi du, Etorkizuna Eraikiz ekimenak Foru Gobernuaren jarduera bere osotasunean jasotzen duela, ekonomia suspertu eta enplegua sortzeko, gizarte politikak sustatzeko, iruzur fiskalaren aurkako neurriak indartu, mugikortasuna eta azpiegiturak indartzeko, eta gobernantza eredu berri baten aldeko neurri zehatzak proposatuz, baloreetan oinarritutako proiektuak medio, eragile, enpresa eta herritarren partaidetza sustatuz”.

Arrizabalagak azpimarratu du, Etorkizuna Eraikiz tresna eraginkorra dela etorkizuneko Gipuzkoa egituratzeko, “herritarrek ez gaituzte eta aukeratzen, antzukeritan jarduteko – esan du –  gizarte bezala dituzten arazoei aurre egiteko baizik. Hori da Foru Gobernuaren egitekoa, Gipuzkoa aurrerabidean jartzea. Eta horretarako Etorkizuna Eraikiz funtsezko tresna bilakatu da, lurraldeak etorkizunean izango dituen erronkei erantzun emateko”.

“EAJ-PNV batzarkide taldean argi dugu – jarraitu du bozeramaile abertzaleak – ekimena ez dela kontzeptuen mailan geratu, ezta gutxiagorik ere: dagoeneko, esandako guztiaren konkrezio modura, asko eta asko dira martxan dauden proiektuak. Guk sinesten dugu Gipuzkoan gauzatzen ari den Gobernantza Eredu berrian eta Gobernantza horretatik eratorritako emaitzetan”.

Oposizioari zuzenduz, Arrizabalagak esan du, “baliteke Etorkizuna Eraikiz ereduak hobetu beharreko alderdiak izatea, baina espero dut talde batzarkideen ikuspegi kritikoak eta gaitasun eraikitzaileak proiektu hau aberasten laguntzea. EAJ-PNV batzarkide taldean – nabarmendu du –saiatu gara ekimenaren jarraipena egiten eta proiektua defendatzen, baina zoritxarrez, urte hauetan, beste batzuen aldetik gaitasun eraikitzaile gutxi eta “ikuspegi hiperkritiko” ugari ikusi dugu, deskalifikazio erraz ugari ez esateagatik, gipuzkoarron interes orokorra alde batera utzi eta alderdikeriak erralitatearen gainetik jarriaz”.

Amaitzeko, EAJ-PNV bozeramaile, Euge Arrizabalagak, Etorkizuna Eraikizeko web-gunean jasotako esaldia ekarri nahi izan du gogora: “Garai zailetan gure burua altxatzen jakin dugu, hazkundeari eusten asmatu dugu, garapen ekonomiko eta sozial egoki batera iristearren. Eta orain erronka berriak ditugu, denon artean askatu beharreko korapiloak”. “Hauteskunde egutegiak markatzen digun mugetatik haratago, etorkizun luzea opa diogu Etorkizuna Eraikiz ekimenari eta etorkizun oparoa Gipuzkoari eta gipuzkoarrei”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube