• 23 URT 16

    Gipuzkoako Erki Batzarrak GBBko eta Erki Epai Mahaiko kideak eta Aberri Batzarrerako Gipuzkoako ordezkariak izendatu ditu

    Gipuzko Buru Batzarreko presidente Joseba Egibar aukeratu du. Batzarrak Gipuzkoako ordezkariek Aberri Batzarrean proposatuko dituen EBBrako hautagaiak ere aukeratu ditu; horien artean, Mª Eugenia Arrizabalaga, Joseba Aurrekoetxea, Koldo Mediavilla eta Iñaki Txueka

    Gipuzkoako Erki Batzarrak Euzkadi Buru Batzarreko eta Gipuzko Buru Batzar burukideak, eta Aberri Batzarrerako Gipuzkoako ordezkariak eta Erki Epai Mahaiko ordezkariak izendatu ditu gaur. Horrela, Gipuzkoako EAJ-PNVren barne-karguen berriztatze prozesuari amaiera ematen zaio.

    Hautatutako karguen zerrenda ondorengoa da:

    GIPUZKO BURU BATZARRA

    Presidentea:  Joseba Egibar Artola. Andoainen jaioa eta Donostian afiliatua.

    Ibilbide politikoa:

    • EAJko Euzkadi Buru Batzarreko burukide 1987tik 2004ko urtarrilera, eta, 2004ko maiatzetik gaur arte. Exekutibako bozeramaile 1987tik 2004ko urtarrila arte.
    • EAJko Gipuzko Buru Batzarreko presidente 1987tik 2000ra eta 2004ko maiatzetik gaur arte. Kargu honetarako izendatu berri dute.
    • Eusko legebiltzarkidea 1990etik gaur egunera arte.
    • Eusko Legebiltzarreko EAJ Legebiltzar Taldearen bozeramaile 1998tik gaur arte

    Burukideak

    Jon Ander Azpiroz (Aia)

    Irune Berasaluze (Mendaro)

    Idoia Elorza (Donostia)

    Andoni Etxebeste (Donostia)

    Josu Ezkurdia (Eskoriatza)

    Jon Ganbra (Mutriku)

    Jon Jauregi (Beasain)

    Lourdes Jauregiberri (Usurbil)

    JM Mitxelena (Errenteria)

    Gorka Ocio (Hondarribia)

    Carlos Ormazabal (Zegama)

    Edurne Sansinenea (Donostia)

    Begoña Tolosa (Tolosa)

    Ainhoa Usandizaga (Orio)

    Burukide guztiak euskaldunak dira, Herrialdeko bailara guztietakoak. GBB berriak adina guztietako pertsonak ditu. Exekutiba berriak berriztatzea -15 burukidetik 9 berri daude- eta esperientzia batzen ditu. Horiek guztiek ibilbide luzea daukate Eusko Alderdi Jeltzalearen barruan.

    ABERRI BATZARRA

    Enaitz Agirre (Bergara)

    Iker Aldazabal (Soraluze)

    Jesus Arana (Zarautz)

    Imanol Aranburu (Beasain)

    Aitzol Arozena (Tolosa)

    Montse Atxega (Zumaia)

    Saioa Bandres (Donostia)

    Juan Felipe Barandiaran (Lazkao)

    Aitor Elorza (Donostia)

    Erik Galvez (Legazpia)

    Josu Idigoras (Urretxu-Zumarraga)

    Joxemi Irurzun (Astigarraga)

    Martin Juaristi (Bergara)

    Arantza Kortabitarte (Elgoibar)

    Xabier Lakoz (OñatI)

    Mikel Lete (Bergara)

    Jaime Peon (Tolosa)

    Eneko Plazaola (Beasain)

    Javi Salvador (Zumaia)

    Ana Santolaya (Elgoibar)

    Idoia Sarriegi (Donostia)

    Amaia Txapartegi (Irun)

    Maiaia Urrutia (Hondarribia)

    Eneko Zabaleta (Azkoitia)

    Arantza Zubizarreta (Azkoitia)

    EPAI MAHAIA

    Miguel Alkain (Donostia)

    Eduardo Rey  (Donostia)

    Nere Zubizarreta (Azkotia)

    EBB

    Presidente: Andoni Ortuzar

    M Eugenia Arrizabalaga

    Joseba Aurrekoetxea

    Edurne Egaña

    Koldo Mediavilla

    Garbiñe Mendizabal

    Iñaki Txueka

    Luke Uribe-Etxebarria

    Mireia Zarate

    Bere lehenengo agerraldian batzarra egin ondoren, hautaketarekin batera “konpromisoa berritzen dugu, alderdiaren gidaritzarekin – partekatua, beti- Gipuzkoan”, azpimarratu du. “Eta azken urteak kontutan edukita, alderdia oso maila egokian dago une honetan”, azaldu du, “Gipuzkoako erreferentzi politiko nagusienak gestionatzen ari baikara”. “Eta hori islatu behar da”, gaineratu du, “islatu behar da herri honek aurrera egin dezan herri bezala bai fondoko gaietan, bakegintza eta elkarbizitza gauzatzeko bidean, baita ere gizartearen ereduan, gizarte justuagoa egiteko; eta baita ere erabakitzeko eskubidearen garapen konkretuak gauzatzen eta proposatzen”.

    “Hori izango da gure egitekoa”, aipatu du. “Erakundeetan daukagun ardura aurreko urteetan eduki duguna baino handiagoa izatea akuilua da  ahalik eta onena  egiteko”, seinalatu du. “Eta alderdia ireki eta zabaldu, ez da nahikoa batzokietako eta alderdietako leihoak eta ateak zabaltzea, topaguneak aurkitu behar dira, gizartearekin konpromisoak itxi behar dira, eta horretarako gaude”, bukatu du.