• 08 MAR 18

    Gipuzkoako EAJ-PNVk bat egin du martxoaren 8ko aldarrikapenekin

    EAJ-PNVk 15 minutuko geldiuneak deitu eta egingo ditu, gizartearen aurrean martxoaren 8ko aldarrikapenekin hartu duen konpromiso irmoa erakusteko, bereziki lan munduari dagokionez, eta esparru honetan ematen den desberdintasunaren adierazpenik bidegabe, insolidario eta kaltegarria salatzeko: soldata arrakala.

    EAJ-PNVko hautetsi eta kideak Gipuzkoako Foru Aldundi parean egin den geldiunean izan dira eta bertan GBBko eta EGIkide nola batzarkide den Ainhoa Usandizagak manifestu bat irakurri du. Bere alboan izan dira, besteak beste, Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Markel Olano; Donostiako alkatea, Eneko Goia; Batzar Nagusietako presidentea, Eider Mendoza; GBBko kide diren Idoia Elorza, Jon Ander Azpiroz, Edurne Sandinenea eta Jon Gambra, Iñaki Txueka EBBko kidea; Kongresuko diputatu diren Joseba Agirretxea  eta Iñigo Barandiaran; Lasa, Oiarbide eta Larrañaga diputatuak; sailburuordeak eta Donostia eta beste herri askotako zinegotziak, Miren Azkarate eta Juanra Viles besteak beste.

    Irakurritako manifestuan adierazten da, egun, desberdintasunak ehunka milioi gizakiren funtsezko eskubideak urratzen ditu, bidegabekeria sozial,kultural eta ekonomikoa betikotuz. Hori  guztia borrokatzeko, EAJ-PNVk eskubide guztien defentsa, pertsona guztien duintasuna, justizia soziala, elkartasuna eta gizarte inklusiboaren eraikuntza sustatzeko politikak bultzatzen ditu; herritar guztiok, bakoitzak gure sexu,arraza, jatorri edo erlijioarekin, bizitza duin eta zoriontsua izan dezagun, duintasunez eta baldintza berdinekin.

    Euskadi aitzindaria izan da berdintasun politikak bultzatzeko orduan.  Eusko legebiltzarrak 2005ean onartu zuen Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun Legea, Juan Jose Ibarretxe Lehendakari jeltzalearen agindupean. Lege hark aurrerakada handia egitea ahalbidetu zigun emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko bidean. Lege honen aplikazioari esker eman diren aurrera pausuak eredu eta pizgarri dira gaur, euskal herritar guztiok benetako berdintasun eraginkorrera iristeko falta zaigun bide luzea egin dezagun.

    EAJ-PNVren konpromiso irmoa da berdintasuna eta identitatea bultzatzea, elkarbizitzarako proiektu finko bat eraikitzeko beharko ditugun zutabe gisa. Era berean egiten dugu esparru guztietan, bereziki lan esparruan, aukera berdintasunaren eta meritu eta errekonozimendu berdintzailearen aldeko apustu erabakigarri eta lagaezina. Uste osoa daukagu emakumeen ahalduntzean. Enpoderamendu honek pertsonala,kolektiboa eta soziala izan beharko du, eta soilik etorriko da bere autoestimuaren eta autonomiaren garapenetik, bere bizitza baldintzen hobekuntzatik eta bere parte hartze sozio-politikoa areagotzetik.