Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/04/13

Gipuzkoako Batzar nagusietan EAJ batzarkide-taldearen balorazioa EAEKO Auzitegi Nagusiak N-1eko eta A-15eko bidesarien inguruan emandako epaiaz

Batzarkide taldearen izenean, Maria Eugenia Arrizabalaga bozeramaileak, azpimarratu du erabaki honen aurka Batzar Nagusiek helegitea jar dezatela eskatuko dutela.
Gipuzkoako Batzar nagusietan EAJ batzarkide-taldearen  balorazioa EAEKO Auzitegi Nagusiak N-1eko eta A-15eko bidesarien inguruan emandako epaiaz

EAJ-PNV Batzarkide-talderan adierazpena:

  1. n-1eko eta a-15eko errepideetako bidesariak arautzen dituen 2017ko abenduaren 15eko Foru Arauak beharrezkoak diren berme juridiko, tekniko eta politiko guztiak ditu, bai Gipuzkoako erakundeen aldetik bai Europar Batasunekoen aldetik, eta horien arabera zilegi da arau hori Gipuzkoan indarrean egotea.
  2. EAJ-PNVk gogorarazten du Foru Araua onartua izan zela eta batzarkide-talde batek ere ez zuela ezetz bozkatu. Baiezkoa eman zuten EAJ-PNVk, PSE-PSOEk eta PPk; EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu, berriz, abstenitu egin ziren.
  3. EAJ-PNVk eskatuko du Batzar Nagusiek helegitea jar dezatela EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiaren aurka.
Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube