• 13 EKA 18

    Gipuzkoako Batzar Nagusiek “Gipuzkoa babestu 20_30”, larrialdien arreta zerbitzua osatu eta hobetuko duen plana babestu dute

    Xabier Ezeizabarrenak azpimarratu du "Gipuzkoa Babestu 20_30” planak, larrialdien arreta zerbitzu integrala osatu eta hobetuko du, gipuzkoar gizartearen interes orokorra oinarri

    Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako planak, Batzar Nagusien babesa jaso du gaur: EAJ-PNV. PSE eta PP taldeen aldeko bozka, eta EH Bildu eta Podemosen abstentzioa. Aipatu planak, suhiltzaile parkearen eta larrialdien arreta zerbitzu inguruko dokumentu estrategikoa azaltzen du. Oposizioak aurkeztutako zuzenketei dagokionez, Foru Gobernua osatzen duten taldeek 15 onartu dituzte, gaur Batzar Nagusietan bizitako adostasun egoeraren isla argia.                                                                                                       

    Xabier Ezeizabarrenak, EAJ-PNV bozeramaile Gobernantzako Batzordean, Foru Planak jasotako neurri garrantzitsuenak aipatu ditu, larrialdien arreta zerbitzu inguruko neurri estrategikoak, besteak beste, Lurraldea bi zonalde operatibotan bereiztea: Ekialde eta Mendebalde, bakoitza parke zentral batekin, suhiltzaile kopurua handitzea edo larrialdiei erantzuteko denbora murriztea.

    Azken finean – esan du Ezeizabarrenak – Gipuzkoako larrialdien arreta zerbitzua hobetu eta osatzea babestu dugu gaur. Era berean EAJ-PNV taldea pozik azaldu da oposizioko taldeek azaldu duten adostasunera iristeko jarreragatik, eta bereziki gaur babestu dugun larrialdien arreta zerbitzuaren hobekuntzagatik. Berri ona da Gipuzkoarentzat gipuzkoarron interes orokorrari erreparatzen diona zuzen zuzenean”.