Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/06/24

Getariako Sahatsagako urbanizazioaren atzerapena salatzen dugu

Getariako EAJ udal taldeak bere kezka plazaratu du Sahatsagako urbanizazioak jasaten ari den atzerapenagatik . “Aurreko legealdian Alderdi Jeltzaleak burututako ekimen honi esker getariarrek adierazitako etxe babestuen beharrari erantzun egokia eman genion baina Bilduk ez dio inolako lehentasunik eman guztia behar bezala amaitzeko”.
Getariako Sahatsagako urbanizazioaren atzerapena salatzen dugu

EAJren bozeramaileak, Andoni Aristik dio: “hiru urte pasa dira eta Bilduk ez du gauzatu urbanizazio proiektua. Ezer ez egiteaz gain ez dute inolako informaziorik ematen guzti honen atzerapenaren zergatiak argituz. Auzokideak lehenik eta getariar guztiok, gardentasuna merezi dugu alkatearen eta bere taldearen aldetik. Jakin nahi dugu kudeaketa txar baten aurrean gauden edo zerbait gehiago dagoen”.

Horrela, gogoratu du Bilduk enpresa eraikitzailearekin sinatutako eta indarrean dagoen hitzarmenak aurreikusten duela urbanizazioa 2013ko uztailean amaituta egon behar zuela eta “alkateari hamaika aldiz galdetu arren bukatu gabe egotearen arrazoiak ez digu erantzuten” azpimarratu du eta bere kezka adierazi du “udalaren isiltasunagatik. Zergatik jarrera itxi hau?”. 

Bestalde, Aristik esan du Sahatsagako etxebizitzetara heltzen den ura bonbaren bidez egiten dela presio ezagatik eta “bonba hori kolokatzeak eta sortuko dituen mantenu gastu guztiak, etxebizitzetako kide guztiek ordaindu beharko dute eta galdetzen du: Zergatik egin dute horrela eta ez onartuta zegoen proiektuaren arabera?”. 

Honen aurrean, informatu du, proiektuak ur hornidura zuzena andeletik aurreikusten zuela behar den kanalizazioa eginez bertan bizi direnek, ez daukatelako zertan ordaindurik gaur egun ezarritako bonba sistema. “Orain erabiltzen duten ura ordaintzeaz aparte, beste getariar guztiok bezala, bonbaren mantenua ordaintzera zigortuta daude”. 

Halaber, bozeramaile jeltzalek jakinarazi du gune berean, Amenabar enpresak 30 etxebizitza libre egiteko eskumena duela eta alkateak hitzarmen bat sinatu nahi duela baimen hau 30etik 60ra pasatzeko, hauetatik, 40 babes ofizialekoak izanik baina ez alokatzeko saltzeko baizik . “Alkateak dioenez- jarraitu du- urbanizazioa bukatzeko beharrezkoa omen da hitzarmen hau sinatzea baina aurrez ez ditu landu eta kontuan hartu getariarren beharrak .Zergatik da beharrezkoa korrika sinatu nahi duen hitzarmen hau urbanizazioa bukatzeko?. Zer da Sahatsagan gertatzen ari dena?” galdetu du. 

Azkenik berretsi du EAJk babes ofizialeko etxeen aldeko duen apustua. “Horregatik gonbitea luzatzen diogu alkateari lehenik herritarren beharrak aztertzera eta behar horiek lantzera eta lehentasuna ematera babes ofizialeko etxe bizitzak alokairura bideratzeko, Bilduk bere programan zion arabera, nahiz eta sinatu nahi den hitzarmen horretan aipatu ere ez egin. Hitzarmen hau herritarrak alboratu eta enpresa konkretu baten mesederako dela deritzogu eta hori ez dugu inolaz ere onartuko” amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube