Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/04/18

Getariak dituen erronkei aurre egiteko lan talde sendoa eta ilusioz beterikoa

"Gure lehentasuna getariarren duintasuna eta ongizatea bermatzea izango da" adierazi du Uxoa Larrañagak. Hautagai jeltzaleak azpimarratu du udala jarrera irekiarekin, sektarismorik eta inposiziorik gabe gobernatzeko konpromisoarekin aurkezten dela.
Getariak dituen erronkei aurre egiteko lan talde sendoa eta ilusioz beterikoa

Getariako EAJ-PNVk datorren maiatzeko udal hauteskundeetarako, Uxoa Larrañaga zerrendaburu duen hautagaitza aurkeztu du. Larrañagak honakoa adierazi du: “Getariak dituen erronkei aurre egiteko lan talde sendoa eta ilusioz beterikoa aurkezten dugu.Herriarekin eta bere ongizatearekin konprometitutako emakume eta gizonez osaturikoa da , getariarrekin egunero bizi direnak, entzuteko gaitasunarekin eta leialtasunarekin, zintzotasunarekin eta ardurarekin talde lanean aritzeko prest daudenak. Getariak aurrera egiteko behar duen aldaketa lideratu nahi dugu".

Alkatetzarako hautagaiak, Uxoa Larrañagak, esperientzia eta berrikuntza batzen dituen zerrenda aurkezten duela esan du udala jarrera irekiarekin, sektarismorik eta inposiziorik gabe gobernatzeko konpromisoarekin.

EAJ-PNVren zerrendaburuak jakinarazi du taldearen ardatz nagusia getariarren duintasuna eta ongizatea bermatzea izango dela. Baita iragarri du ere datozen egunetan herritarren, auzotarren eta eragileen ekarpenekin burututako gobernu programa aurkeztuko duela. Alde horretatik aurreratu du bere lehentasuna herriaren komunikazioa hobetzea izango dela. Horretarako Diputazioarekin elkarlanean arituko da datorren legealdian Meagaseko errepidea berritzeko. Uxoaren esanetan "lau urte hauetan udalean eta Diputazioan agintzen egon diren Bildukoek ez diote inolako lehentasunik eman eta egoera honi buelta eman behar zaio, batez ere itsas ertzetik doan N-634 errepideak izaten dituen mozketak eta arazoen aurrean". Beste bi ardatz, turismo arloko plan estrategikoa abian jartzea eta getariar gazteentzat etxebizitza programa bultzatzea izango direla azpimarratu du.

Halaber, eragile ekonomikoekin, merkatariekin zein ostalaritzarekin, eta gizarte arloko elkarteekin kudeaketa partekatua bultzatuko duela udal baliabideak modu egokienean optimizatzeko adierazi du.

Uxoa Larrañagarekin batera honokoak osatzen dute Getariako EAJ-PNVren hautagaitza: Aitor Urresti Martinez, Andoni Aristi Ibarra, Barbara Azkue Ulacia, Rosi Antia Albizu, Itziar Etxarte Otegi, Andres Txueka Isasti, Aritz Iribar Olabarrieta, Sara Aranguren Sorasu, Olaia Olaizola Beobide eta Ana Mari Iribar Alberdi. Ordezkoak, Emeterio Urresti Isasti, Igor Arregi Larrañaga eta Jon Esnal Alegria dira.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube