Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/04/10

Eva Juez: “Irmotasunez jokatuko dut pisu pateren aurrean eta gizarte laguntzen iruzurretan”

Jeltzaleak azpimarratu du ez duela gizarte laguntzetan murrizketarik egingo eta babes sozialerako Euskal Sistemaren defentsan lan egingo duela, gizarte larrialdietarako laguntzak kohesiorako ezinbesteko tresna direlako. EAJ-PNVren alkatetzarako hautagaiak ekitatea, gizarte kohesioa eta behar handienak dituzten eibartarrei diru laguntzetarako sarbidea bideratzean lan egiteko konpromisoa hartu du.
Eva Juez

Eibarko alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaiak, Eva Juezek, “irmotasunez” jardungo duela iragarri du pisu pateren eta gizarte laguntzen iruzurren aurrean: “denentzat gobernatuko dut eta bi marra gorri ez gurutzatzeko konpromisoa hartzen dut: gizarte laguntzetan murrizketak eta aurkariari irainak”. Juezen ustetan, “herritarrek iruzurraren aurka lan egiteko eskatzen digute, horixe delako behar handienak dituzten pertsonei bideratu behar zaien dirua”, eta horregatik ondoko konpromisoak hartu ditu: “ematen diren diru-laguntzak azkeneko zentimoraino kontrolatuko ditugu” eta “ez dugu onartuko Eibarren bizi ez diren eta laguntzak jasotzen dituzten biztanle fantasmarik”.

Juezek Gizarte Larrialdietarako Laguntzen garrantzia azpimarratu nahi izan du, Ardanza lehendakariak ezarritako “gizarte kohesiorako berebizikoak diren erreminta direlako”. Juezek nabarmendu du “irmoa” izango dela Babes Sozialerako Euskal Sistemaren defentsan eta udaletxetik balizko iruzur kasuei aurre egingo diela “hain zuzen ere sistemaren biziraupenerako. Nahi duguna da, jaio diren lekuan jaioak direla ere, beharra duten eibartarrek laguntzak jaso ahal izatea”. Era berean, konpromezua hartu du “denetzat gobernatu eta eibartar guztien alkate izateko, pentsatzen dutena pentsatuta ere eta datozen lekutik datozela ere”.

Eva Juezek enfasi berezia jarri nahi izan du ekonomiaren indarberritzerako hartu beharreko premiazko neurrietan, “modu bakarra behartsuenekin garantista den gizartea mantentzeko, inor bide bazterrean gera ez dadin. Krisitik aterako gara eta inor alde batera utzi gabe egingo dugu, ekitatea eta gizarte kohesioa uko egin ezin zaien helburuak direlako” esanez bukatu du EAJko hautagaiak. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube