• 01 MAR 14

    Europako kultur hiriburua izatea aukera bat eta erronka bat da

    Eneko Goiaren ustez, “ziurtzat jotzen genituen uste asko zalantzatan jartzen ari den krisi ekonomikoaren eraginak eskatzen du hiriko motore ekonomikoak erabat abian jartzea. Donostiak ondo egiten dakien guztia sustatu behar du; hau da turismoa, merkataritza eta oinarri teknologikodun entrepresak, besteak beste. Horrekin batera, baina, gertatzen ari diren aldaketa ekonomiko garrantzitsuen azterketa sakona egin behar dugu, horiek gurea bezalako hir batii eskaintzen dizkioten aukerak identifikatzeko” , adierazi du Goiak Donostiako talde jeltzaleak antolatu eta gaur goizean Gipuzkoako Baltzuan egindako “Donostiaren Etorkizuna/Pensando el futuro” izeneko jardunaldian.

    Bozeramaile jeltzale donostiarrak azpimarratu du 2016an Europako Kultur Hiriburua izateak Donostiari dakarkion aukera. “Donostiak turismoz ondo daki, nahiz eta gaur egun gauzak duela 100 urte bezalakoak ez izan. Kultura mailakoa ez ezik, hiri mailako erronka ere da hau. Goragoko maila batean kokatzeko aukera handia da. Kultur Hiriburua izateak duen alderdi ekonomikoa aztertzen duen Donostiako Sustapenak bideratutako ikerketak oso agerian uzten du zer ekar liezaiokeen hiriari aukera horrek. Eta era hipotetikoan hitz egiten dut, dena gauzak egiteko moduaren baitan baitago”, nabarmendu du Eneko Goiak.

    “Beste Kulturaren hiriburuekin konparatutako ikerketatik ondorioztatzen denez, hau mundu mailako zein estatu mailako turismoa zein turismo kulturala garatzera eraman gaitzakeen aukeraren aurrean gaudela. Eta baita hiraren eta Euskadiren irudiaren pertzeptzioa hobetzera, hiriaren biziberritzera eta industria eta lana garatzera ere. Sormen industria bereziki. Egiteko gauza garen eta nola egiten dugun ikuskizun dago. 2016ko txipa jarri behar dugu”, nabarmendu du bozeramaile jeltzale donostiarrak.

    Goiak egin ditu adierazpen hauek Donostiako talde jeltzaleak antolaturiko “Donostiaren Etorkizuna/Pensando el futuro” jardunaldiaren baitan egin ditu. Jardunaldian Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburua den Arantxa Tapiak hartu du parte eta “Euskadiren lehiakortasunerako eredu berria” aztertu du. Ondoren Diputatuen Kongresuan diputatua izandako Jose Ramon Beloki mintzatu da “garapen industriala eta garapen teknologikoa” gaiari buruz eta Basque Tour, Turismoko Euskal Agentziaren Zuzendaria den Arantza Madariaga 2016an Europako Kulturaren Hiriburua izateak Donostiari eskaintzen dizkion aukerez aritu da.