• 10 API 15

    Etxebizitza lortzea eta lana aurkitzea Getariako gazteen arazo nagusienak

    Uxoa Larrañagak adierazi du gehiengo batek Getarian bizi eta lan egitearen aldeko apustua egiten dutela. “Ondorio baliotsuak dira eta gogoan hartuko ditugu programa gauzatzerakoan” esan du hautagai jeltzaleak.

    EAJko gazteek Uxoa Larrañaga alkatetzarako hautagai jeltzaleari eta Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kiroletako zuzendariari helarazi  diete eta  beraiekin partekatu dute Aste Santu aurretik herriko gazteekin egindako jardunaldian  ateratako  ondorioak.  “Ondorio baliotsuak dira eta gogoan hartuko ditugu programa gauzatzerakoan” esan du zerrendaburuak.

    Uxoa Larrañagak adierazi du getariar gazteak  herrian bizi eta lana egiteko apustua egiten dutela  baina  “Euskadiko hainbat herrietan  bezala, etxebizitza bat lortzea eta herrian bertan  lana aurkitzea arazo dira. Batetik, Getarian dagoen etxe bizitzen eskaintza nahiko urria delako  eta daudenak merkatu pribatukoak direlako eta  prezio horietan gazteak  alienaturik geratzen dira eskubide honetatik”. “ Honi erantsi behar zaio  azken urte hauetan udalak ez duela  bultzatu  gazteak  etxeak alokatzea ahalbidetzen duen ekimen politikarik” esan du.

    “Horrexegatik, beharrezkoa da etxebizitza politika serio bat gauzatzea, dauden beharrak aztertu, eta udaletxetik beste edonoren interes partikularren aurretik,  getariarren eskaerei lehentasuna eman. Azken batean  herri baten etorkizuna egunero bertan bizi direnak bermatzen dute.”

    Lana aurkitzea da beste kezka  nagusietariko bat.   “Nahiz eta gazte gehienek lana egin,  denboraldi bateko lanak izan oi dira  gazteek duten  prestakuntza baino beheragokoak”  esan du Larrañagak.  “Getarian normalena ,  ostalaritzako sektorean lan egitea da, udako denboraldian batez ere”.  “Bat baino gehiagok helarazi digu , ekintzailetzarako gogoa baina merkatuaren segurtasun gabeziak atzera botatzen dituztela batez ere  autonomien erregimenarekin ordaindu beharreko zergak traba handia direlako hasteko orduan”.

    Halaber eta ondorioetako bat udalaren inplikazio falta azpimarratu du . “Batez ere gazteen denbora librearen aurrean  udalak eskaintzen dituen kultur jarduerak Getariako gazteek eskatzen dituztenetik oso urrun daudelako” gehitu du.