• 13 MAR 19

    Esperientzia, ilusioa eta berritasuna Irungo EAJ-PNVn

    Irungo EAJ-PNVk gaurkoan, Xabier Iridoy, alkategai eta buru izango delarik, bere hautagaitzaren lehenengo aurpegi berriak jakitera eman ditu, "Irungo alkate izateko hautagai izateko alderdiaren babesa jaso nuenetik, Irun gobernatzeko zerrenda egokia eta hiriak dituen beharrei erantzun aproposa emango dion, taldea prestatzen hasi nintzen", esan du Xabier Iridoy alkategaiak.

    "Irun egungo inmobilismotik ateratzeko prest dagoen emakume eta gizon prestatuak, Irunekin konprometituak, taldean lan egiteko eta hiriak behar duen norabide aldaketaren buru izateko gaitasunak dituztenak".

    Hala, Xabier Iridoy EAJ-PNVko alkategaiak ziurtatu du hautagaitzaren lehen aurpegi berriek, EAJ-PNVk jada baduen esperientzia indartzen dutela, "EAJ-PNVk Irun gobernatzeko talde sendoa izango du. Hiriaren etorkizuna hobetzeko gaitasuna eta helburua duen talde bat, enpresa pribatuan eta administrazio publikoan, gazteriarekin, kudeaketan eta ibilbidean esperientzia uztartzen duena. Talde ilusionatu eta konprometitua, etorkizuneko belaunaldi berriei Irun hobea eta identitateduna eskaintzeko lan egingo duena".

    Xabier Iridoyri alkatetzarako bide honetan lagunduko dioten irundar aurpegi berriak;

    -       Josu Igiñiz Etxebeste, hoteletan espezializatutako teknikaria eta egun hotel ezagun bateko sukaldeko burua. Kudeaketa eraginkorrean, akordioen lorpenean eta talde-lanean aditua. Berdintasuna, elkartasuna eta justizia bere izatearen esentzia dira.

    -       Ricardo Bereziartua Vallejo, nabarmentzeko ibilbidea duen arkitektura eta eraikuntza eremuko enpresaria, eta diseinu eta produkzio grafikoko goi-mailako teknikaria. Egokitzeko gaitasuna duen pertsona proaktiboa, eraginkorra, saiatua eta inkonformista da, eta Irunen hobekuntza du helburu.

    -       Jasone Ugarte García de Andoin, Politika eta Kudeaketa Publikoan graduduna, Ikerketa Zentroko Zuzendaritza idazkaria eta CFMko Zentroko Batzordeko kidea. Administrazioan, eraginkortasunean, ebazpenean eta konpromisoan aditua den profesionala. Halaber, Irungo adostasunaren eta onuraren alde lan egiteko prest dagoena.

    -       Iulen Arana Bereziartua, Medikuntzako 5. mailako ikaslea. Jarduera eta gogoeta handia duen pertsona, Irunen inguruan gazteek duten ikuspegia eta errealitatea modu dinamikoan egungo politiketan praktikan jarriko dituena. Enpatikoa eta segurua, hurrengo belaunaldiek, Irungo gazteek, gure hiriaren etorkizunaren nondik norakoan parte hartu dezaten lan egiteko prest dagoena.

    Azken finean, "pertsona trebatuak, konprometituak, esperientziadunak, bai alor profesionalean baita pertsonalean ere. EAJ-PNVri eta baita Iruni ere, freskotasuna, ideia berriak eta batez ere ilusioa eta benetako proiektua eskaintzen dietenak. Izan ere, sozialistak hamarkadetan gobernuan egoteak, Iruni inertzia, ohikeria eta ilusio eza ekarri diote eta. Irunek etorkizunera begiratu ahal izateko, pertsonen apustu erreala nortasuna berreskuratzea behar du" esan du Iridoyk.