Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/05/14

Errenteriako EAJk TAO eremuetan bertakoek soilik erabiltzeko plazak gordetzea proposatzen dU

Errenteriarrek, bizi diren zonaldeetan aparkatzeko dituzten arazoak ikusirik eta bizilagun askoren eskakizuna aintzat hartuta, TAO eremuetako aparkalekuen kopuru bat bertakoek soilik aparkatzeko erabiltzea proposatzen dute.
Errenteriako EAJk TAO eremuetan bertakoek soilik erabiltzeko plazak gordetzea proposatzen dU

EAJ-PNVren udal taldeak, gure herrian dagoen aparkaleku arazo gero eta handiagoa ikusirik, TAO bidez arautu eta kontrolatutako ordenantza eta aparkaleku sistema aldatzeko proposamena egin du, bertakoentzako bakarrik izango diren eremuek gehituz, bertakoei aparkatzea errazte aldera.

“Errenteria garatzen joan da denboran zehar, bai biztanle kopuruan eta baita ibilgailu kopuruan ere, azken honen gorako tendentzia nabarmena izan delarik” adierazi du Jose Manuel Franco EAJ-PNVko zinegotziak, “ Etxe bakoitzeko ibilgailu kopuru altu honi, aparkaleku kopurua jaistea ekarri duten hainbat urbanizazio ekintza gehitu zaizkio, oinezkoentzako eremuak, espaloien zabaltzeak eta abar, guzti honek, pixkanaka, aparkatzeko espazioen saturazioa ekarri duelarik” jarraitu du zinegotzi jeltzaleak.

Arazo hau konpontze aldera,Errenteriako EAJ-PNVren udal taldeak, TAO sistema definitzen duen ordenantza birplanteatzea proposatzen du, BERTAKOen figura txertatuz eta TAO sistema duten eremu guztietako plazen ehuneko bat  BERTAKOentzako gordez. Bertakoentzako soilik izango liratekeen eremu horiek zehatz eta argi  definitu beharko lirateke, aparkaleku plazan bertan nahiz seinale bertikal bidez dagokion eremuan.

Eremu hauetan, azaldu dute jeltzaleek, soilik TAO eremu horretako txartela duten ibilgailuek izango lukete aparkatzeko aukera, eremu honetakoak ez diren ibilgailuek, aipatu eremuan aparkatzea debekatuta izango luketelarik, horrela, bertan bizi direnek, errazago izango lukete beren ibilgailuak aparkatzea, lanetik irten eta etxera heltzen direnean.

“Gure udal taldearen proposamena, egun TAO sistema duten herriko eremu guztietan aplikatuko litzateke, bertakoentzako egiten den TAO txartelaren garestitzerik gabe, bertan bizi diren herritarrek aparkatzeko dituzten arazoak murrizte aldera” gehitu du Jose Manuel Francok.

Jeltzalek azaldu dute beren lana errenteriarrek dituzten arazoak konpondu eta Errenterian bizitza erraztera zuzentzen dela. “Proposamen hau, udal taldearen aldetik aurrera daramagun lan proaktiboaren barruan txertatuta dago” jarraitu du zinegotzi jeltzaleak, “proposamen honekin, zabalik jarraitzen duen Zure Errenteria ekimenaren bidez, herritar ugarik helarazi diguten arazo bati konponbidea ematea dugu helburu, horrela, errenteriarren bizi kalitate ahal den neurrian hobetuz” amaitu du Franco jaunak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube