• 08 EKA 19

    Erakundeak koloka jartzeko PSOEren xantaiaren aurrean, erantzukizunez jokatuko dugu

    PSOEk baldintza jarri du Udalen eraketa eta alkateen aukeraketarako EAJrekin negoziaketa prozesua hasteko: EAJk ez dezala IRUNgo alkatetzarako hautagairik aurkeztu

    PSOEk hauteskundeetako emaitza erakutsi eta zerrenda bozkatuena errespetatzeko eskatu besterik ez du egiten, ezer gertatu ez balitz bezala, alderdi gisa Irunen eragindako gatazka aitortu gabe eta ezinbesteko autokritika egin ordez bi alderdiei (EAJri eta PSOEri) aurreko legealdiko gobernu akordioa hautsitzat joarazi zizkien arrazoiez eta egintzez, gertatutakoaren erantzukizuna Jose Antonio Santano alkatearen jokaerari egotziz. 

    Alderdi sozialistak saihestu egin nahi du bere erantzukizun politikoa argudio bakarra hauteskundeetako emaitza dela adieraziz, emaitza horrek amnesia antzeko bat eragingo balu bezala eta jazotakoaren larritasuna ahantzarazi. Ez gaude gertatutakoa ahaztekotan.

    Kontua da nola igaro daitekeen akordio ezetik, hala aurkitzen garelarik, akordioa izan daitekeen egoerara, hausturaren erantzule politikoari eragin gabe (Jose Antonio Santanori).

    Xabier Iridoyk eta Irungo EAJ-PNVko zinegotzi taldeak ez diogu gure buruari horrenbesteko garrantzia ematen eta ez dugu uste alkatea aukeratzeko EAJ-PNVren hautagaitza proposatzeko gure erabakiaren mende dagoenik, inola ere, herri honetako erakunde guztien egonkortasuna –erabaki horrek salaketa politikorako bokazio argia duelarik–. Bi gorabeherak ez dira inondik ere neurri berekoak ez baliokideak. Alderdi sozialistak egindako mehatxua hain da zentzugabea eta neurriz kanpokoa non nabarmen uzten duen Alderdi Sozialistaren ahultasuna Jose Antonio Santanorekiko. 

    PSOEk heldu eta aurre egin beharko dio Jose Antonio Santanorekin daukan arazoari eta neurri egokiak hartu beharko ditu haren jarduerak denbora gehiagoan kalte ez egiteko Irungo bizilagunei. 

    Duintasuna eta koherentzia demokratikoa direla eta, gure salaketa politikoa adierazten dugu berriro eta ondorioz, 

    _ PSOEk gure hautagaitza aurkezteko erabakia maltzurki erabili ez dezan, eta, 

    _ Irunen aldaketa politikoa sustatzeko EH Bilduko eta Podemosko zuzendaritza politikoek, tokiko organizazioak alde batera utziz, jarrera ezkorra dutela ikusirik,

    Bertan behera uzten dugu publikoki Irungo alkatetzarako hautagaitza aurkezteko asmoa. 

    Hori guztia kontuan hartuz, oposizio demokratikoa eta eraikitzailea egiten eta, batez ere, oraingoaren ordezko aukera garatzen jarraituko dugu. Ordezko aukera bai mamiz bai moduz. Irunek aldaketa politikorako norabidea hartzeko premia du eta ez daukagu zalantzarik hori izan dela gehienek bozkatu dutena. 

    Egoera hori lehenbailehen gauza dadin izango da gure helburu politikoa, Irunen eta Euskadiren alde lan eginez beti. 

     

    IRUNgo EAJ-PNV