Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/11/27

Eneko Goiaren iritziz Loiolako kuartelak lekuz aldatzeko Defentsa Ministerioaren eskaera gehiegizkoa da

Donostiako alkateak eta Defentsa Ministro Margarita Roblesek bilera egin dute Madrilen eta, bertan, Ministerioak kuartelak lekuz aldatzeko lehen proposamen zehatza egin du
Eneko Goia

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Defentsa Ministro Margarita Roblesek bilera egin dute gaur goizean Madrilen Loiolako kuartelak lekuz aldatzeari buruz hitz egiteko. Bilera hau irailean egin zutenaren jarraipena da.

Bilerak ordubeteko iraupena izan du eta, amaieran, datarik gabeko beste bilera bat egitekotan gelditu dira lanean jarraitzeko. Bileran Defentsa Ministro Margarita Roblesek Ministerioaren proposamena aurkeztu dio Loiolako kuartelak dauden lekutik atera eta beste leku batean jartzeko.

Eneko Goia alkateak adierazi du, Defentsa Ministerioaren eskaerak gehiegizkoak direla. Irailean izan zuten bileran bi aldeek adostu zuten Loiolako kuartelak lekuz aldatzeko beste kokapen bat bilatu behar zela. Gaur Defentsa Ministroak egin duen proposamenaren arabera, kokapen berri horrek egungo kuartelaren ezaugarri eta tamaina bera izan behar ditu.

Dena dela, Donostiako alkateak azaldu du, bi aldeek Zubietari buruz hitz egiten ari direla. Defentsa Ministerioak bileran berretsi du Antondegira joateko aukera baztertuta egoten jarraitzen duela. Gogoan izan, duela urte batzuk baztertu zuela Ministerioak aukera hori. 

Donostiako alkateak ez du itxaropen faltsurik eman nahi izan, eta honakoa esan du: "Ez da erraza izango Ministerioak egindako proposamenarekin aurrera egitea. Hala ere, lanean jarraituko dugu. Proposamena sakon aztertuko dugu, beharrak ondo aztertuko ditugu, baita lekuz aldatzea suposatzen duen kostua ere. Dena den, ez da erraza izango, izan ere, Ministerioaren iritziz instalazio berriaren beharrak gehiegizkoak iruditzen zaizkigu".

Eneko Goiak esan du, konpromisoa hartu zuela lan egiteko lur-sail hori hiriarentzat berreskuratzeko, eta horretan jarraituko duela: "Asko dago aztertzeko, eta horretan fin lanean jarraituko dugu irtenbide bideragarria lortzeko". 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube