• 18 API 18

    Eneko Goiak Santiago de Chilen azaldu ditu adinekoentzat Donostiak egiten dituen inklusio politikak

    Gune Publiko eta Hiri-Paisaia-ri buruzko CIDEU hiri iberoamerikarren sarearen kongresuan Goiak Donostia Lagunkoiaren programa azaldu du. Programa horren bidez, Udalak bere arloek garatu beharreko ekintzak zehazten ditu adinekoentzat hiria lagunkoia izateko.

    Donostiako alkate Eneko Goiak Santiago de Chilen azaldu ditu hiriak adinekoentzat eta hiri lagunkoia izateko sustatzen dituen inklusio politikak. Donostiako hiritarren hiru heren adineko pertsonak dira.

    Ildo beretik, alkateak honakoa esan du: "hiriak aldatzeak eta egokitzeak ez dio bakarrik hiriaren beraren fisonomiari eragiten. Izan ere, ohiturak ere aldatu behar dira, gune irisgarriak bilatu behar dira eta hainbat estrategia diseinatu behar dira gure hirietan gero eta pisu gehiago duen sektorea bizitzeko hiri atseginagoa izan dezan.

    Eneko Goiak parte hartu du Santiago de Chile, Oaxaca (Mexiko), eta Rosarioko (Argentina) alkateekin eta Bartzelonako nazioarteko harremanetako zinegotziarekin batera mahai inguru batean.

    Adinekoen inklusioaren erronkarekin batera, alkateak segidakoa esan du: "Mugikortasuna da Donostiak eraldatzeko duen motore nagusiena". Horiek horrela, Goiak hiriko proiektu nagusienak azaldu ditu, besteak beste Topoaren saihesbidea eta lurraldearekiko konexioa, Abiadura Handiaren iritsiera edo mugikortasun elektrikoaren sustapena eta bizikletaren erabileraren sendotzea.

    Horrenbestez, alkateak honakoa adierazi du: "Hori guztiari esker, hiriak guneak berreskuratuko ditu eta hiritarrentzako - bereziki oinezkoentzat, ibilgailuari lekua kenduz - guneak irabaziko ditu. Donostia hiri atseginagoa izango da, mugikortasunean egiten ari garen aldaketak burutzen direnean".

    Lehendakaritzan eta idazkaritzan aldaketa

    CIDEUren XXIII Kongresuan lehendakaritza aldatu da. Orain arte, Donostiako alkate Eneko Goia izan da sarearen presidente, eta kongresuan Felipe Alessandri Santiago de Chileko alkateari pasa dio lehendakaritza. Felipe Alessandrik hurrengo bi urteetan izango da CIDEUren presidente. Era berean, Maravillas Rojo CIDEUren idazkariak kargua utzi du eta Bartzelonako zinegotzi Laura Perezek kargua hartu du.

    CIDEU hiri iberoamerikarren sarean 126 hiri daude, hain zuzen ere, guztira 120 milioi biztanle dituzten 126 hiri. Besteak beste segidako hiriek osatzen dute sarea: Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Bartzelona, Zaragoa, Buenos Aires, Medellin, Oaxaca, Cuenca, Quito edo Santigo de Chile.